Ise (Mie)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ise
伊勢市
 Japonia
Ise city.JPG
Flag of Ise, Mie.png
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Mie
Jatorrizko izena 伊勢市, Ise-shi
Geografia
Koordenatuak 34° 29′ 00″ N, 136° 43′ 00″ E / 34.483333333333°N,136.71666666667°E / 34.483333333333; 136.71666666667Koordenatuak: 34° 29′ 00″ N, 136° 43′ 00″ E / 34.483333333333°N,136.71666666667°E / 34.483333333333; 136.71666666667
Ise (Mie) hemen kokatua: Japonia
Ise (Mie)
Ise (Mie)
Ise (Mie) (Japonia)
Azalera 208,52 km²
Demografia
Biztanleria 125.934 bizt. (2017ko urriak 1)
Dentsitatea 603,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+09:00
http://www.city.ise.mie.jp/ www.city.ise.mie.jp

Ise (伊勢市 Ise-shi?) Mie prefekturako hiria da. 2012ko erroldaren arabera 123.129 biztanle ditu. Oso ezaguna da Japonian Ise santutegi handiagatik eta Meoto Iwa haitzengatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kii penintsularen ekialdean kokaturik dago, Iseko Badiaren ertzean. Hiri guztia Ise-Shima Parke Nazionalaren barnean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iseren historia Ise santutegi handiari loturik dago. Santutegiak barnealdea eta kanpoaldea dauka, nahiz eta bien artean sei kilometrotako distantzia egonik bi santutegi direla esan daitekeen. Tarte horretan asentamenduak ezarriz joan ziren, barnealdekoari Uji deitu zitzaion eta kanpoko santutegiari Yamada. Ise santutegiaren garrantzia zela eta Tokugawa shogunerriak garrantzi erlijiosoaz gain garrantzi politiko handia ere eman zion Edo Aroan, eta magistratua ezarri zuen Yamadan.

Meiji berrezarkuntzan 1889an herri biak batu eta Ujiyamada (宇治山田?) sortu zen. 1890 eta 1930 artean Ujiyamada Osaka eta Nagoiarekin trenbidez lotuta gelditu zen eta Santutegiak ikusteko erromesaldiak eta turismoa nabarmen hazi ziren.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %39a suntsitu zuten. 1946an Ise-Shima Parke Nazionala ezarri zen.

1955 urtean hiriak izena aldatu eta Ise bihurtu zen. Arrazoia dagoeneko Uji (Kyoton) eta Yamada (Fukuokan) egotea zen eta Ise izena aukeratu zuten santutegia zela eta Japonian dagoeneko horrela ezagutzen zutelako hiria.

1959ko irailaren 26an Ise-wan tifoiak bete betean jo zuen Ise. Japoniako tifoirik gogorrena dela estimatzen da. Tifoiaren bidean harrapaturiko 5.000 pertsona hil ziren eta beste 40.000 zauritu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ise santutegi handia: Japoniako santutegi xintoisna sakratuena. "Santutegien santutegia" ere esaten diote.
  • Meoto Iwa: Harkaitz ezkonduak.
  • Ise-Shima Parke Nazionala: Badia eta itsasadar ugari dituen kostaldean dagoen Parke Nazionala da.
  • Kongosho-ji tenplua
  • Kawasaki: Aintzinako merkatal etxeen auzoa.
  • Edo Wonderland Ise (安土桃山文化村): Edo Aroko parke tematikoa.
  • Shintomiza: Zinema independentearen antzokia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ise (Mie) Aldatu lotura Wikidatan