Mera (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mera (mitologia)
Ezaugarriak
Sexua eme

Greziar mitologian Mera Ikario Atenasekoaren alaba zen Erigoneren txakurra zen.

Ikario ardoaren jainkoa zen Dionisoren gurlea zen, baina jainko honek mozkortutako artzain batzuk hil zuten, Ikariok pozoitu zituela sinetsita. Erigone Merarekin joan zen bere aitaren bila. Merak Erigone hilobiraino eraman zuen, eta aurkitu zutenean, minaren minez, biak suizidatu egin ziren. Erigonek bere burua urkatu zuen eta Merak amildegi batetik bota zuen bere burua.

Dionisok zeruan jarri zituen Erigone, Ikario eta Mera zeru gorputz bana osatuz. Erigoneren kasuan Virgo konstelazioa, Ikarioren kasuan Boötes konstelazioa eta Meraren kasuan Procyon izarra.