Procyon

Koordenatuak: Zeruko mapa 14h 29m 42.9487s, −62° 40′ 46.141″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Procyon A/B

Procyonen posizioa
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa
Konstelazioa Canis Minor
Igoera zuzena 07h 39m 18.11950s
Deklinazioa +05° 13′ 29.9552″
Itxurazko magnitudea (V)0.34
Ezaugarriak
Mota espektralaF5 IV–V
U−B kolore indizea-0.01
B−V kolore indizea0.40/0.0
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)-3.2 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: −714.590 mas/u
Dec.: −1036.80 mas/u
Paralajea (π)284.56 ± 1.26 mas
Distantzia11,46 ± 0,05 au
(3,51 ± 0,02 pc)
Magnitude absolutua (MV)2.65/13.04
Beste izendapenak
Elgomaisa, Algomeysa, Antecanis, α Canis Minoris, 10 Canis Minoris, GCTP 1805.00, HR 2943, BD+05°1739, HD 61421, LHS 233, GJ 280, HIP 37279, SAO 115756.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Procyon (Alfa Canis Minoris / α CMi / 10 Canis Minoris) Canis Minor konstelazioko izarrik distiratsuena da (itxurazko magnitudea: +0,50); gaueko zeruko zortzigarren izarrik distiratsuena da.

Izar bitarra da: izar nagusiak (Procyon A) lagun nano zuri bat du (Procyon B). Eguzki-sistematik gertuen dagoen izarretako bat da: 11,41 argi-urtera dago.

Procyon izena grekotik dator (προκύον, Prokyōn), eta "zakurraren aurretik" esan nahi du, zeren Sirius (α Canis Majoris) izarraren aurretik agertzen baita zeruan (hori, dena den, Lurreko iparraldeko latitudeetan baino ez da gertatzen)[1].

Procyon A[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Procyon A izar zuri-horia da, eta 6.530 K-eko tenperatura du gainazalean. Eguzkia baino 7 aldiz argitsuagoa da, hau da, azpierraldoi bat da, hedatzen hasia. Haren erradioa Eguzkiarena baino 2,1 aldiz handiagoa da orain, baina, 10-100 milioi urteren ondoren, Procyon A puztuz joango da orain duen diametroa baino 100-150 aldiz handiagora iritsi arte, eta izar gorri edo laranja bihurtuko da, gainazala hoztu egingo baitzaio.

Procyon B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Procyon B, Sirius B bezala, nano zuria da. Zaila da Procyon B Lurretik ikustea (itxurazko magnitudea: +10,82), bi izarren arteko magnitude-diferentzia oso handia delako eta bien arteko distantzia angeluarra, berriz, txikia. Haren masa Eguzkiarena 0,6 aldiz da, eta 8.600 km-ko diametroa duela jotzen da. 7.740 K-eko gainazal-tenperatura du.

Bi izarren sistemak 3.000 milioi urte inguru dituela jotzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sañudo Miranda, Juan Carlos. (2017). Astronomía día a día. 2018. Lulu, 58 or. ISBN 9781326880194..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]