Mercedes-Benz Viano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mercedes-Benz Viano
Mercedes Viano front 20070913.jpg
Mercedes-Benz
Fujian Daimler
Ekoizpen urteak 2004–egun (Euskal Herria)
2008–egun (Mexiko)
2010-egun (Txina)
Ekoizpen lekuak Gasteiz, Euskal Herria
Alcobendas, Espainia
Santiago Tianguistenco, Mexiko
Fúzhōu, Txina
Aurrekaria Mercedes-Benz V-Class
Segmentua Minifurgoneta
Karrozeria 5-ateko furgoneta
Motorra 2.2 L L4 Diesel
3.0 L V6 Diesel
3.2 L V6 Gasolina
3.5 L V6 Gasolina
4.3 L V6 Gasolina
6.0 L V8 Gasolina
Abiadura-kaxa 6-abiadurazko eskukoa
5-abiadurazko automatikoa
Bataila 3,200-3,430
Luzera 4,748-5,223
Zabalera 1,906
Altuera 1,875
Pisua 2.040-2.135
Harremanak Mercedes-Benz Vito

Mercedes-Benz Viano eta Mercedez-Benz Vito Euskal Herriko Gasteiz hirian ekoizten diren Mercedes-Benz automobil ekoizle alemaniarraren furgoneta modeloak dira.

Lehen belaunaldia (W638; 1996-2003)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vitoren lehen belaunaldia 1996 eta 2003 bitartean ekoitzi zen. Mercedes-Benzen MB 100 modelo mitikoa ordezkatu zuen. Diesel nahiz gasolinazko motorrak eskaintzen ziren; dieselak 120 zalditarainokoak ziren, eta gasolinazkoak 140 zalditarainokoak. Guztietan ere, trakzioa aurrealdean zihoan.

Bigarren belaunaldia (W639; 2003-gaur egun)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vitoren bigarren belaunaldia 2003an saltzen hasi zen. Bidaiariak zeramatzaten bertsioak gehitu zitzaizkion, hauei Viano deitzen zaie.

Bigarren belaunaldi honetan gasolina nahiz dieselezko motorizazio berriak agertu ziren eta trakzioa jada aurreko belaunaldian lau gurpiletarako trakzioan bazegoen atzealdeko trakziora aldatzen da.

Maila gorena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru luzera eta bost akabera ezberdinetan aurkezten da:

Luzeraren arabera:

  • Konpaktua: 4.748 mm-ko luzerarekin.
  • Luzea: 4.993 mm-ko luzerarekin.
  • Estraluzea: 5.223 mm-ko luzerarekin

Akaberaren arabera

  • Giroa, erosotasun eta maila goreneko akabera duten ibilgailuen bila dabiltzan jendeari zuzendua;
  • Trend, bidaiarientzako monobolumen on baten bila dabilen jendeari zuzendua, enpresa taldeentzako egokia;
  • Fun, denbora laburrez gaua igaro behar den bidaientzako pentsatua, asteburu bat bezala, adibidez "banku-ohea" duen modeloa;
  • Marco Polo, Fun bertsioaren modelorik luzeena da, autokarabana-bizilekua modeloa da, nahiz eta dimentsio konpaktuak izan (kanpo luzera: 4993 mm, kanpo garaiera: 1980 mm, edo 3000 mm sabaia altxatuta), bere barnealdean sukaldean ibili, jan edota bidai luzeetan lo egitea errazten du (lau pertsonentzako lo lekua du, sabai altxagarrian etzanda jartzeko bi lo leku daudelarik). Mercedes-Benz eta Rheda-Wiedenbrück udalerrian egoitza duen Westfalia Van Conversion alemaniar enpresaren arteko elkarlanean diseinatua izan da, azken hau karrozeria berezietan espezializatua dago eta gaur egun Daimler-Chrysler taldearen barnean kokatzen da.
  • X-clusive, hagun, ihesbide, barnealde, eta abarrei esker modelo honi kirol ibilgailu itxura eman zaio. .

Motorrei dagokionez:

  • Diesela:
    • CDI 2.0: 2.148 cm3, 4 zilindro eta 116 zaldi.
    • CDI 2.2: 2.148 cm3, 4 zilindro eta 116 zaldi.
    • CDI 3.0: 2.987 cm3, 6 zilindro eta 204 zaldi.
  • Gasolina:
    • 3.5: 3.498 cm3, 6 zilindro eta 258 zaldi.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mercedes-Benz Viano Aldatu lotura Wikidatan