Mercedes González Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercedes González Fernández


Guardia Zibileko zuzendari nagusia

2023ko martxoaren 28a - 2023ko ekainaren 8a
María Gámez Gámez - Leonardo Marcos González (en) Itzuli

Gobernuaren Ordezkaria Madrilgo Erkidegoan

2021eko martxoa - 2023ko martxoa

Madrilgo Udaleko zinegotzia

2015eko ekainaren 13a -
Hautetsia: 2015 Madrid City Council election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercedes González Fernández
JaiotzaMadril, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaCEU San Pablo Unibertsitatea kazetaritzan lizentziatura
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Twitter: MercedesDS21 Edit the value on Wikidata

Mercedes González Fernández , jaiotzaz María de las Mercedes González Fernández (Madril, 1975) madrildar kazetaria eta PSOEren politikaria da, Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkaria eta ESpainiako PSOEren idazkari nagusia Madrilen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean jaio zen Madrilen, eta Kazetaritzan lizentziatu zen CEU San Pablo Unibertsitatean, masterrak egiten Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta George Washington Unibertsitatean.

Zinegotzi hautatu baino lehen, Madrilgo Udalean, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioan, Madrilgo Batzarrean eta Lurralde Politikako Ministerioan lan egin zuen.

Politikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Barajas barrutiko Elkarte Sozialistaren idazkari nagusia PSOEren laugarren postuan sartu zen Madrilen, 2015eko udal-hauteskundeetarako, Antonio Miguel Carmona buru zuela, eta zinegotzi hautatua izan zen.[1] 2015/2019 Udalbatzan Udal Talde Sozialistaren bozeramaile izan zen Hiri Garapen Iraunkorreko Gobernu Arloko batzordean. 2019ko udal hauteskundeetan, Madrilen, bigarren postua lortu zuen Pepu Hernández buru zela.[2] 2021eko martxotik, Gobernuaren ordezkaria[3] da Madrilgo Erkidegoan, José Manuel Franco ordezkatu ondoren.2023ko martxoan, María Gámez Gámezek dimisioa eman ondoren, Guardia Zibilaren zuzendari nagusia izendatu zutela jakinarazi zen.[4][5]

Betetako karguak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Madrilgo Udaleko zinegotzia (2015/2021)
  • Gobernadorearen ordezkaria Madrilgo Erkidegoan (2021ean)
  • PSOEko idakari nagusia Madrilen (2021ean)
  • Guardia Zibilaren zuzendari nagusia (2023an)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]