Metallica (albuma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metallica (albuma)
Metallicaren albuma
EgileaMetallica
Argitaratze-data1991
IzenburuaMetallica
Banatze bideaCompact Disc Digital Audio (en) Itzuli eta musika-streaming
Ezaugarriak
Genero artistikoaheavy metala eta traditional heavy metal (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Iraupena62:31 minutu
  1. Enter Sandman
  2. Sad but True
  3. Holier Than Thou (en) Itzuli
  4. The Unforgiven
  5. Wherever I May Roam (en) Itzuli
  6. Don't Tread on Me (en) Itzuli
  7. Through the Never (en) Itzuli
  8. Nothing Else Matters
  9. Of Wolf and Man (en) Itzuli
  10. The God That Failed (en) Itzuli
  11. My Friend of Misery (en) Itzuli
  12. The Struggle Within (en) Itzuli
DiskoetxeaElektra Records, Vertigo eta Universal Music Group
Zatiak12 musika pista
Deskribapena
Honen parte daMetallica's albums in chronological order (en) Itzuli
Metallica studio albums discography (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaBob Rock (en) Itzuli
[[Kategoria:Bob Rock (en) Itzuli ekoitzitako musika]]

metallica.com…
Spotify: 2Kh43m04B1UkVcpcRa1Zug Last fm: Metallica/Metallica Discogs: 6651 Allmusic: mw0000311315 Edit the value on Wikidata

Metallica (baita The Black Album edo Disko Beltza ere deitua, diskoren azalean beltzaren nagusitasunarengatik) AEBetako Metallica heavy musika taldearen bosgarren albuma da. Elektra Records diskoetxearekin 1991ko abuztuaren 12an plazaratua, kopia gehien saldu dituen diskoa du Metallicak. Rolling Stone aldizkariak, 2003an, 252. kokatu zuen historiako 500 disko garrantzitsuenen artea.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaleen artean hautsa astindu zuen Disko Beltzak. Nahiz eta kritikariek bai albuma bai taldea goretsi eta arrakasta komertziala izan, hainbat zale atsekabetuta eta haserretuta ere geratu ziren Metallicaren norabide berriaren aurren. Gehienen ustez, aurreko lehen 4 diskotako riff azkarrak eta eztarrizko oihuak joanda ziren. Nothing else matters gisako baladek taldearen bira komertziala erakusten zuten.

Hori dela eta, Metallicaren zaleak erdibituta agertu ziren. Alde batetik, "Holier Than Thou", "Through The Never", edo "The Struggle Within" kantetan heavyren ezaugarriak aldarrikatzen zituzten. Baina beste aldetik, kontrakoek adierazten zuten "Nothing Else Matters" edo "The Unforgiven" gisako baladak irabazpen komertzialari zuzenduta zeudela, aurreko underground zaleei baino.

Hala ere, Disko Beltzaren letrak pertsonalagoak ziren, hurrengo diskoetan gertatu zen bezala. "The God That Failed" (Huts egin zuen jainkoa) kantan, esaterako, James Hetfield abeslariak minbiziak eragindako amaren heriotza eta sendabidea hartzeko eragotzi zion Zientzia Kristaua jorratzen ditu.

Kanten zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Hetfieldek eta Lars Ulrichek idatzitakoak dira guztiak, bestela esan ezean.

  1. "Enter Sandman" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 5:32
  2. "Sad But True" – 5:26
  3. "Holier Than Thou" – 3:49
  4. "The Unforgiven" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 6:29
  5. "Wherever I May Roam" – 6:45
  6. "Don't Tread on Me" – 3:59
  7. "Through the Never" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 4:04
  8. "Nothing Else Matters" – 6:31
  9. "Of Wolf and Man" (Kirk Hammett, James Hetfield, Lars Ulrich) – 4:16
  10. "The God That Failed" – 5:05
  11. "My Friend of Misery" (James Hetfield, Jason Newsted, Lars Ulrich) – 6:47
  12. "The Struggle Within" – 3:51

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]