Metodo hipotetiko deduktibo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Metodo hipotetiko-deduktiboa zientziak bere teoria eta legeak eratzeko ereduetako bat da, Karl Popper zientziaren filosofoak proposatu, aztertu eta zehaztu zuena. Metodo induktiboan ez bezala, non egitateak eta behaketak ikerketa zientifikoaren hasiera eta amaiera diren, metodo hipotetiko-deduktiboan ikerketa zientifikoak zientzialariak proposatzen dituen hipotesietatik abiatzen da. Hipotesi horiek zientzialariak planteatu dituen problemetan dute jatorri; dedukzioa erabiliz, beste hipotesi zenbaitetara helduko da, jasoko diren behaketei buruz ondorioak aurresango dituztenak; amaieran behaketa horiek izango dira, hain zuzen, hipotesietatik abiatuta eratu diren teoriak eta legeak baieztatzen dituztenak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.