Karl Popper
Karl Raimund Popper (Viena, Austria, 1902ko uztailaren 28a - Londres, Erresuma Batua, 1994ko irailaren 17a) austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen.
Eduki-taula
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vienako Unibertsitatean egin zituen matematikako, fisikako eta psikologiako ikasketak. Vienako Taldean parte hartu zuen, baina 1934an argitaratu zuen Logik der Forschung ("Aurkikuntza zientifikoaren logika"); liburuan Vienako Taldearen teoria neopositibistari eta enpirizismo induktiboari kritika zorrotza egin zien. Logikako eta metodo zientifikoaren irakaslea izan zen 1949tik 1969ra arte.
Haren lanetako batzuk: The Open Society and Its Enemies (1945, "Gizarte irekia eta bere etsaiak"); The Poverty of Historicism (1957, "Historikotasunaren pobretasuna"); "Errealismoa eta Lurraren helburua" (1982); eta "Unibertso irekia" (1984).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eizagirre, X. 1998: Zientzi razionaltasun berriranzko urratsak: Popper ala Kuhn?, Bilbo, EHU ISBN 84-8373-101-0
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Popper ![]() |
- Karl Popper, Gizapedian.