Metroon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metroon
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Erakunde publikoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria
IzenaZibele

Metroon (antzinako grezieraz: Μητρώον) Atenasko agoran dagoen ia lauki formako eraikin bat da, antzinako Buleterion eraikina. 23 metroko luzera du albo bakoitzak.

Ustez, bost barneko zutabe zituen, baina ez da horren arrastorik aurkitu. Hauek, eraikinaren planoan, tamainan eta kokapenean daude, antzinako bouleteriona bezala identifikatzea ahalbidetu dutenak, non buleutak biltzen ziren, eta Klistenes Atenaskoaren garaikoa zena.

Buleterion berria eraiki ondoren, antzinako eraikinak funtzio batzuk mantendu zituen, baina oso mugatuak. K.a. V. mendetik aurrera, bule delakoa oraindik hemen biltzen zenean, eraikina, hiriko agiritegien kontserbaziorako erabiltzen zen. Agiritegi hauek bouleterion zaharrean geratu ziren, baita boulea jada han biltzen ez zenean ere. Orduan jaso zuen eraikinak izen berri bat, Metroon, hain zuzen. Olinpiar jainkoen ama zen Reari eskainitako santutegia. K.a. 140an, antzinako multzoa, azkenik, Metroonaren gainean eraikitako eraikin berri bategatik ordezkatua da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]