Miño
| Miño | |
|---|---|
| baliorik ez | |
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia, Natura 2000 sarea, Batasuneko garrantzizko lekua, Ibai nagusia eta ur-lasterra |
| Luzera | 315 km |
| Azalera | 45,54 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°12′41″N 7°16′52″W / 43.2114°N 7.2811°W |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | ikusi
|
| Arroaren azalera | 17.619 km² |
| Arro hidrografikoa | Miño basin (en) |
| Ur-emaria | 342 m³/s |
| Iturburua | Pedregal de Irimia (Meira) (695 m) |
| Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (A Guarda Caminha) |
Miño[1] (portugesez: Minho) ibaia Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Galiziako ibairik garrantzitsuena izanez.
Espainia eta Portugal bereizten ditu, iparraldean Pontevedrako probintzia eta hegoaldean Minho-Lima azpieskualdea daudela, 76 kilometroko azken tartean.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturburua Pedregal de Irimia izeneko lekuan dauka, Meirako mendilerroan, Lugoko probintziaren ipar erdialdean. Bidean, Miñok ondoko udalerriak zeharkatzen ditu itsasorantz: Rábade, Lugo, Portomarín, Ourense, Ribadavia, Melgaço, Monção, Tui eta Valença do Minho.
Itsasoratzen da A Guarda (Pontevedra) eta Caminha (Viana do Castelo) udalerrien artean.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdetik datorkion Sil ibaia du adar nagusia, Leongo probintzia eta Asturias arteko mendietan sortutakoa. Sil eta Miñok bat egiten dute Os Peares izeneko lekuan, Pantón eta Carballedo (Lugo) eta A Peroxa eta Nogueira de Ramuín (Ourense) udalerrien artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-6).
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ibaiaren irudi bat.
-
Vila Nova de Cerveiratik pasatzean.
-
Itsadarreko irudia, A Guarda aldean.
