Mianne Bagger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mianne Bagger
Maianne Bagger.JPG
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1966ko abenduaren 25a (52 urte)
Herrialdea  Australia
Jarduerak
Jarduerak golf-jokalaria
www.miannegolf.com

Mianne Bagger (Kopenhage, Danimarka, 1966ko abenduaren 25a) daniar golflari profesionala da. 2003an golflari profesionala bihurtu zen. 2004an Emakumezkoen Australiako Irekian parte hartu zuen, golf-txapelketa profesional batean inoiz jokatu zuen lehenengo emakume transexuala bilakatuz. Gainera, 2004an ere Ladies European Tourrerako sailkatu zen lehen emakume transexuala izan zen.

Kopenhagen jaioa 1966. urtean, zortzi urterekin hasi zen golfean. 1979an Australiara joan zen bizitzera familiarekin. 1992an hormonak ordezteko terapiarekin hasi zen eta 1995ean sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten. 1998an golfean aritzeari ekin zion berriro amateurretan eta 2003an profesonaletara igaro zen.

Amateurreko garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999ko Hego Australiako Emakumezkoen Amateurra
  • 2000ko Hego Australiako Negozio Emakumeen Txapelketa
  • 2001eko Hego Australiako Emakumezkoen Amateurra, Hegoaustraliar 72 Zulodun Kolpekako Txapelketa (Rene Erichsen sariketa)
  • 2002ko Hego Australiako Emakumezkoen Amateurra South Australian Ladies Amateur