Migel Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migel Altuna
Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1549
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1601eko azaroaren 25a (51/52 urte)
Jarduerak
Jarduerakhargina

Migel Altuna (Urretxu, 1549Iruñea, 1601eko azaroaren 25a) gipuzkoar hargina izan zen. 1584-1601 bitartean, Iruñeko elizbarrutiko obren ikuskatzaile aritu zen, bai Nafarroa Garaiko iparraldean, bai Gipuzkoan.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Migel Altuna Urretxun jaio zen, 1549an, Joan de Villarreal[oh 1] harginaren eta Maria Juana Iturberen seme. Aitarekin ikasi zuen lanbidea, eta harekin aritu zen zenbait obratan, hala nola Lakuntzako Salbatore elizaren eraikuntzan.[1]

Aita 1584an hil baitzen, hark hartutako zenbait lan amaitu zituen, Ardatz Eguesibarko San Bizente[2] eta Barañaingo Doneztebe elizetan errate baterako.[3] Geroago, Ibirikuko San Joan Bataiatzaile,[4] Elkanoko Andre Mariaren Garbikundea[5] eta Eguesko San Martin[6] parrokietan aritu zen.[1]

Horretaz gain, aitaren ondorengoa izan zen Iruñeko elizbarrutiko obren ikuskatzaile postuan. Proiektuak onartzea, lanak gainbegiratzea eta eskulangileek askotan jartzen zituzten auzietan parte hartzea ziren haren egitekoak. 1601ean hil zen arte jardun zuen kargu horretan, hala Nafarroa Garaian, nola Gipuzkoan.[1]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joan de Altuna zuen izena; Villarreal toponimikoak jaiolekuari egiten dio erreferentzia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Tarifa Castilla, María Josefa Mallona, Olatz. Miguel de Altuna, veedor de obras del obispado de Pamplona (1584-1601). Artigrama, 30. zenbakia, 2015, 221-240 orrialdeak, zaguan.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  2. Rius Saleta, Carmina. San Bizente eliza. Ardanatz. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  3. Arozamena Ayala, Ainhoa, Asiron Sáez, Joseba. Barañain. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  4. Rius Saleta, Carmina. Ibiriku. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  5. Elkanoko Garbikundearen eliza. valledeegues.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  6. Rius Saleta, Carmina, Arozamena Ayala, Ainhoa. Egues. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]