Lakuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lakuntza

 Nafarroa Garaia
Lakuntzako erdigunea.jpg

Lakuntzako armarria

Izen ofiziala Lakuntza
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Jose Ramon Garin Lizarraga (Bildu)
Herritarra lakuntzar
Koordenatuak 42°55′17″N 2°1′24″W / 42.92139°N 2.02333°W / 42.92139; -2.02333Koordenatuak: 42°55′17″N 2°1′24″W / 42.92139°N 2.02333°W / 42.92139; -2.02333

Nafarroa municipalities Lakuntza.PNG

Eremua 10,95 km2
Garaiera 485 m
Distantzia 36 km Iruñera
Posta kodea 31830
Biztanleria 1.262 bizt. (2014)
Euskaldunen % 60,47
Dentsitatea 115,25 bizt./km²
http://www.lakuntzakoudala.com

Lakuntza[1] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadekoa. Iruñetik 36 kilometro mendebaldera dago eta 1.262 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beriain mendia, Lakuntzatik ikusia.

Lakuntza Sakanako autobiak zeharkatzen du. Herriko gunerik altuenak hauek dira: Zopolar, Arangun, Arranz, Urrizmendi eta Beriain mendia.

Lakuntzak Arruazurekin egiten du muga ekialdean, eta Arbizurekin mendebalde eta hegoaldean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, nekazaritza, abeltzaintza eta zurgintza ziren Lakuntzako ekonomiaren oinarriak. Herriko lur gehienetan ortuak eta animalien bazkarako larreak zeuden. Landatzen ziren barazkien artean, patata, artoa, eta zerealak zeuden; zurgintzarako zuhaitzen artean, berriz, pagoa eta haritza ziren nagusi.

1849. urtearen inguruan, behiak, ardiak, zaldiak eta zerriak hazten ziren Lakuntzan. Urteek aurrera egin zuten heinean, ordea, nekazaritzak garrantzia galdu eta industrializazio prozesuaren lehen eraginak heldu ziren Lakuntzara. Gaur egun, herritar gehienek herriko industrietan egiten dute lan, zurgintza eta metalezko gai eraldatuen inguruko lantegietan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakuntzako biztanleria aski egonkor mantendu zen XX. mendearen lehen erdialdean, 150 lagunen inguruan. 1960eko hamarkadatik aurrera, 20 urtez, hazkunde esanguratsua izan zuen eta 1.000 biztanle izatera iritsi zen. Beste 40 urtez nahiko egonkor izan zen populazioa, eta XXI. mendearen lehen hamarkadan beste hazkunde aldi bat izan zuen, 2011n 1.246 biztanle izatera iritsiz.

Lakuntzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 62 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 5,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakuntzako alkatea Jose Ramon Garin Lizarraga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Eusko Abertzale Ekintzaren izenean hautatu zuten. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen EAEk, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien %0,80) eta boto zuriak hogei (botoen %2,68). Abstentzioa %18,06koa izan zen.

Lakuntzako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 438 6
Eusko Alkartasuna 269 3

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[2] eta Lakuntzaileok espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten.[3] Hortaz, Garinek segitzen du jarduneko alkate.[4]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 1

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Jose Ramon Garin Lizarraga Eusko Abertzale Ekintza
2011- Jose Ramon Garin Lizarraga Jardunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakuntzak honako egunetan ospatzen ditu bere jaiak:

  • Sansebastianak: urtarrilaren 20an.
  • Lakuntzako feriak: abuztuko hirugarren astean.
  • Corpus Christi, Bestaberri: Corpus Christi egunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lakuntza
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa