Migel Irazusta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Migel Irazusta
Bizitza
Jaiotza Abaltzisketa1925eko abenduaren 19a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Igeldo2000ko urtarrilaren 7a (74 urte)
Jarduerak
Jarduerak aizkolaria

Migel Irazusta Goikoetxea, ezizenez Polipaso, (Abaltzisketa, Tolosaldea, 1925eko abenduaren 19a - Igeldo, Donostia, 2000ko urtarrilaren 7an) aizkolari, segalari, gizonprobalari (Markinako Lehoiarekin erronka izan zuen), akuilari, probalari, korrikalari eta jokorako aharien jabe gipuzkoarra izan zen. Herri kiroletako historian, ospe handiko pertsona da[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkoran 33 urterekin hasi zen. Gizon handi eta sendoa izan arren, lan luze eta egur handietan ongi moldatzen zen. 60ko hamarkadan apustu asko jokatu zituen eta irabazi ere garaiko aizkolari hoberenei (Latasa, Berakoetxea eta Errekalderi).

1965eko Espainiako Txapelketa irabazi zuen, Migel Berakoetxea lehia estuan menderatuta[2]. Urte berean Berakoetxearen aurka bi apustu galdu zituen baino 1966ko urtarrilean, Donostian jokatutako hirugarren lehian nagusitu zen. Apustu honetan 60 ontzako 20 enbor moztu behar zuten (erakuslerik gabe). Polipasok 90 minutu eta 22 segundotan bukatu zuen lana eta Berakoetxeak 16. enborra ebaki eta gero erretiratu egin zen.

1970an bi apustu gogor jokatu zituen Mikel Mindegiaren aurka. Apirilaren 4ean, Tolosan, kanaerdiko 40 enbor mozteko lana izan zuten. Nafarrak irabazi zuen, horretarako gipuzkoarrak baino 2 minutu eta 10 segundo gutxiago behar izan baizuen (guztira 2 ordu 13 minutu eta 48 segundo behar izan zituen); handik hilabetera Donostian, berriz ere berrogeina kanaerdikoen lana izan zuten bi aizkolari hauek. Oraingo honetan Polipaso nagusi izan zen (Mindegia enbor bat falta zuenean erretiratu zen) aurreko marka minutu bat eta 38 segundotan hobetuz.

Azken apustua 56 urterekin jokatu zuen, Leon Albeniz Iruntxiberri-ren aurka, 1992ko maiatzaren 22an, Tolosan[2].

Lorturiko sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965eko Txapelketa Nagusia (Espainiako Txapelketa), Donostian.
  • 1965eko Udako Saria, Donostian.
  • 1968ko Espainiako Beteranoen Txapelketa, Tolosan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia: Miguel Irazusta Goicoechea
  2. a b c Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
  • «Colección Temas Vizcainos», 79-78 zbk. (63. orr.).