Miguel Izu
Itxura
Miguel Izu | |||
---|---|---|---|
(2021) | |||
2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel José Izu Belloso | ||
Jaiotza | Iruñea, 1960ko ekainaren 22a (64 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | UNED Nafarroako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | legelaria, idazlea eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ezker Batua Euskal Herriko Karlista Alderdia |
- Artikulu hau politikari nafarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Izu (argipena)».
Miguel José Izu Belloso (Iruñea, 1960ko ekainaren 22a) nafar legelari eta IUN-NEBko politikaria da.
Nafarroako Unibertsitatean zuzenbidean doktoratuta eta UNEDen Politika Zientzietan lizentziatuta, abokatu eta geroago Nafarroako administrazioaren funtzionario aritu da. Administrazio Zuzenbidearen irakaslea izan da.
Politikagintzan, aitaren eraginarengatik Alderdi Karlistan hasi zen 1976 eta 1988 bitartean. Nafarroako Ezker Batuan 1993an sartu zen. Iruñeko zinegotzia eta Iruñerriko Mankomunitateko burua 1995etik 1999 arte izan zen. 2003-2007ko legegintzaldian Nafarroako Parlamentuko kidea izan da.
Hainbat liburu idatzi ditu:
- Policía Foral de Navarra (1991)
- Hablando sobre la autodeterminación (1999)
- Navarra como problema. Nación y nacionalismo en Navarra (2001)
- 15 años de Izquierda Unida de Navarra (2002)
- El Tribunal Administrativo de Navarra (2004)
- Sexo en sanfermines y otros mitos festivos (2007)
- Derecho Parlamentario de Navarra (2009)
- El régimen jurídico de los símbolos de Navarra (2011, Martin de Azpilicueta saria)
- El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra (2013)