Miguel Luis Amunátegui
Miguel Luis Amunátegui | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santiago, 1828 | ||
Herrialdea | Txile | ||
Heriotza | Santiago, 1888 (59/60 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Txileko Unibertsitatea Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, historialaria eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Santiago | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Liberal Party (en) |
Miguel Luis Amunátegui Aldunate (Santiago, 1828ko urtarrilaren 11 - IB., 1888ko urtarrilaren 22a) Txileko historialari eta politikaria izan zen. Gregorio Víctor Amunátegui Aldunate historialariaren anaia zen.
Bizitzako lenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Domingo Amunátegui eta Carmen Aldunate Irarrázavalen semea izan zen. Euskaldunen ondorengoa. 14 urterekin umezurtz geratu zen aitaz, baina Ramon Freire jenerala bere familiaren babesle bihurtu zen, etorkizuneko historialariak esker on handia gordez. José Miguel Carrera Institutu Nazional Nagusian sartu zen 1840an, eta bertan ikasle garrantzitsuenetako bat izan zen. 1846an, latinezko azterketa egin zuen Andres Belloren aurrean, Horazioren bertsoak itzularazi zizkiona, hain arreta handiz egin zuena, non Venezuelako maisu handiaren grina eta maitasuna ekarri zizkion.