Edukira joan

Milurtekoko Garapen Helburuak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Milurtekoko Helburuak edo Milurtekoko Garapen Helburuak, Nazio Batuek erabakitako helburu multzoa dira, ezinbesteko oinarri moduan mundu baketsuago, oparo eta bidezkoago bat lortzeko asmoarekin. Helburuak Nazio Batuetako erakundean, New Yorken, finkatu ziren 2000. urteko irailaren 6tik 8ra burutu zen, estatu eta gobernu ezberdinetako buruzagiak bilduta, erakundean duten fedea berresteko asmoz.

Milurtekoko Helburuen Deklarazioa 189 herrialdek eta 147 estatuburu eta gobernuburuk sinaturik, 2000ko irailean onartu zen. Herrialde hauek Nazio Batuen kideak ziren. Nazioarteko erakunde hori 1945. urtean sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean, 51 herrialdek bakea eta nazioarteko segurtasuna, herrialdeen arteko adiskidetasuna eta garapen soziala bultzatzearen aldeko ardura eta bizi kalitatea eta giza eskubideak hobetzearen aldeko ardura hartu ondoren.

Hartutako akordioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akordioetan herrialdeek aitortzen dute beraien hiritarrekiko erantzukizunaz gain, herri guztien erantzukizuna errespetatu eta gizaki guztien printzipioak defendatzearen eta berdintasuna bermatzearen arduradun ere badirela. Gobernuburuen egiteko bat da munduko populazio ahulena babestea. Horrela, bake justua eta iraunkorra mundu osoan ezartzea erabaki zuten, itunean sinatu zutenez. Mundializazioa biztanle guztientzat positiboa izatea da beraien ardura nagusia, aukera onuragarri ugari ematen baditu ere, gaur egun, irabaziak modu oso ezberdinean banatzen baitira, hala nola gastuak. Onartzen dute garapen bidean dauden herrialdeek egoera desabantailago baten daudela.

Erakundearen ustetan, badira hainbat balio beharrezkoak direnak XXI. mendeko nazioarteko harremanak burutzeko: askatasuna, berdintasuna, elkartasuna, tolerantzia, ingurugiroarekiko errespetua eta denen erantzukizuna, besteak beste. Balore hauek burutzeko hainbat helburu finkatu zituzten:: bakea, segurtasuna eta desarmea; garapena eta pobreziaren amaitzea; ingurugiroa babestea; giza eskubideak, demokrazia bermatzea; pertsona ahulen babesa; Afrikako beharrizanak aztertzea eta Nazio Batuen erakundea sendotzea.

Milurtekoko helburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian aipatutako akordioetatik 8 helburu nagusi hitzartu ziren. Milurtekoko helburuek, pertsonen beharrizanak eta munduko gizaki guztiek eduki beharreko oinarrizko eskubideak adierazten dituzte. Helburu hauen epe-muga 2015a da, urte horretarako giza garapenaren helburuak beterik egon beharko lirateke, herrialde guztien artean landuz. Herrialde txiroak hobeto agintzearen konpromisoa itzartu zuten, eta osasun eta hezkuntza sisteman inbertitzearena. Herrialde aberatsak bestetik, hauek laguntzearen konpromisoa hartu zuten, asistentziaren , zorraren arintzea eta sistema komertzial bidezkoago baten bitartez.

Milurtekoko helburuak 8 helburu nagusiz eta 21 helmugaz osatuak dira, eta 60 adierazleren bitartez gainbegiratzen dira.

  1. Helburua: Muturreko pobrezia eta gosea desagerrarazi
  2. Helburua: Lehen hezkuntza unibertsala lortzea
  3. Helburua: Genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzea
  4. Helburua: Haurren heriotza tasak gutxitzea
  5. Helburua: Amen osasuna hobetzea
  6. Helburua: HIESari, malariari eta beste gaixotasunei aurre egitea
  7. Helburua: Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea
  8. Helburua: Garapenerako nazioarteko elkartea sustatzea


Milurtekoko helburuak, helmugetan oinarrituta daude, kuantifikagarriak dira denboran eta adierazle ezberdinak erabiltzen dira lortutako jarraipena neurtzeko. Milurtekoko helburuak pertsona ahulenei inoiz egin zaien promesa garrantzitsuena da. Konpromiso eta kolaborazio handia eman da, mila milioi pertsonen inguruan bakea eta segurtasuna nagusitu dadin. Milurtekoko helburuen bizkortze esparrua, helburuak ez betetzea oztopatzen duten trabak identifikatzen laguntzen du, eta horrela irtenbide egokiena aurkitzen, ekintza-plan jakin bat lortzeko. Hala ere, esfortzu handiago bat egin ezean, herrialde askok helburu bat edo gehiago ez lortzearen arriskua dute, edota, herrialdeak orokorrean helburua lortu arren, eskualde batzuk atzean geratzeko arriskua. Helburu horiek lortzeko, guztien parte-hartzea eskatzen du, ez lortzeak, ezegonkortasuna, epidemiak edo ingurumenaren degradazioa gertatzearen arriskua biderkatu dezake. Hala ere, helburuak lortzea, mundu egonkorrago, justu eta seguruago baten norabidean jarriko gintuen.

Iturria: (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20121203220549/http://www.undp.org/content/undp/es/home/mdgoverview/mdg_goals/acceleration_framework.html eta (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20121203220553/http://www.undp.org/content/undp/es/home/mdgoverview/mdg_goals/progress.html

Helburuen definizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. helburua: Muturreko pobrezia eta gosea desagerraraztea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milurtekoko helburuetako bat, muturreko pobrezia eta gosetea desagertzea da. Erdira murriztea egunean dolar bat baino gutxiagoko sarrerak dituztenak pertsona kopurua. Ganorazko lana guztientzat bermatzea, baita emakume eta gazteentzat. Gosetea jasaten ari diren pertsona kopurua erdira jaistea. 1990tik hona, nutrizio falta duten pertsona multzoa bere horretan mantendu da. Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO, ingelesez) 2011. urtean argitaratu zuenaren arabera, 2006-08urte tartean 850 milioi pertsona zeuden nutrizio faltan, munduko populazio osoaren %15,5. Elikaduraren aurkako neurriak mantentzen diren arren, ez dira indartzen finantza eta elikagai krisiaren eraginez, eragin hauek gehien pairatzen dituen herrialdea hegoaldeko Afrika da. Garatzen ari diren herrietan, bost urte baino gutxiagoko haurren pisua, batazbestekoaren behetik zegoena, gutxitu egin zen, 1990an %29-tik 2010-ean %18-ra pasatuz. Herri hauetan, bataz bestekoaren behetik pisatzeko probabilitatea handiagoa da nekazaritza inguruetan bizi diren pertsonentzat hirietan bizi direnentzat baino. Ezberdintasun handiena Hego Amerika eta Kariben dagoela ikus dezakegu: nekazaritza inguruetan bizi diren haurren %8-ak bataz bestekoaren behetik pisatzen du, hirietan portzentaje hau erdira murrizten da. Babestuen eta lekualdatutako pertsonen kopurua oraindik handia izaten jarraitzen du. Guda eta biolentzia dela eta, 2011-an 4 milioi pertsonak baino gehiagok alde egin behar izan zuten. Honen arrazoi nagusietako bat, “primavera árabe”-ren matxinada eta Somaliako egoera okertu zirelako izan ziren. 2011. urtean mundu osoan 42,5 milioi pertsonak alde egin behar izan zuten indarrez, guda edo jazarpenagatik.

2. helburua: Lehen hezkuntza unibertsala lortzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren helburua lehen hezkuntza unibertsala lortzean datza, haur guztiak lehen hezkuntzako ikasketak bukatzea bermatzea. Hezkuntza sistema hobetzea berez helburuetako bat bada ere, mugimendu sozialaren oinarri bat da ere, eta beraz, pobrezia gainditzea ahalbidetzen du.

3. helburua: Genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon eta emakumeen artean berdintasuna egotea beharrezko helburua da giza garapenerako. PNUDek generoen arteko berdintasuna errealitate bihurtzeko konpromisoa du. Emakumeak parlamentuetan ordezkari gehiago lortzen dituzte baina erritmo geldo batean. Hezkuntza arloan berdintasuna lortzea aurrerapen garrantzitsu bat da aukeren berdintasunerako, bai emakumeentzako eta bai gizonezkoentzat, eremu sozial, politiko eta ekonomikoan. Herrialde batzuetako emakumeentzat, lanerako aukerak oraindik urrutiko helburuak dira. Mundu mailan, nekazaritzan lan egiten ez zuten emakumeen proportzioa pixka bat hasi zen, hau da, %35-etik ,1990an %40 izan arte 2010ean.

4. helburua: Haurren heriotza tasak gutxitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umeen heriotza kopurua jaisten ari da baina ez da nahikoa proposatutako helburua betetzeko. Hala eta guztiz ere, aurrerapen garrantzitsuak eman dira gai honetan. Helburua betetzea posible da heriotzaren kausak desagerrarazteko neurri egokiak hartuz gero. 5 urte baino gutxiagoko umeen heriotza kopurua gero eta txikiagoa da, baina nahiko motel doa aurrerapen hau bere helburua betetzeko 2015. urtean. Aurrerapen hau azkartzea posible da hezkuntza sustatu eta muga ekonomiko eta sozialak suntsituz gero. Horrela oinarrizko zerbitzuak izateko aukera izango dute, beharrezko zerbitzuetarako aukera handiagoak izango dituzte txiroek eta osasun sistemako errentagarritasuna hobetuko da. Gainera, berdintasunean zentratzea errentagarria da, zeren haurren heriotza eta desnutrizioa kasuak murrizten laguntzen ditu eta aldi berean, pertsona osasuntsua izateko funtsezko ekintzak zabaltzen ditu.

5. helburua: Amen osasuna hobetzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amen osasun ona, kalitate handiko tresneriaren laguntzaz eta amen eguneroko kontrolaz lortzen da. Horrela emakumeak bere haurdunaldian bide zuzena jarraituko du. Hau horrela ez izateak,beharrezkoak ez diren ehunka hildako sortzen ditu urtez urte. Amen osasun atentziorako laguntzak eta familia planifikazioak baxuak dira.

6. helburua: HIESari, malariari eta beste gaixotasunei aurre egitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HIESaren prebentzioa eta gaixotasunaren eragina txikitzea bilatzen du helburu honek. Epidemiaren aurka erantzun koordinatu bat ematea eta HIESa duten pertsonen eskubideak babestea. Ematen hari den erantzuna, hautemangarria den prozesu bat da, gaixotasunaz kutsatzen diren pertsona kopurua jaisten ari da gehien kaltetutako lurraldeetan.

7. helburua: Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen iraunkorra bilatzen duen esparru berritzat jokatzen du helburu honek. Gizarte ekitatea helburu duten metekin, garapen ekonomikoa bultzatzearekin batera, garapen iraunkor batengatik laguntzea. Tokiko laguntza eta laguntza politiko eta ekonomikoa ematea garapen iraunkorra bultzatzeko. Nazio bakoitzean garapen iraunkorreko printzipioak oinarritzea, helburua lortzeko giltza delako. Montrealeko protokoloa adibidez, neurri gogorragoak hartzea berotegi-efektuko gas emisioa kontrolatzeko, klima aldaketaren eragile bilatzen du. Helburu nagusiaren azpiatalak:

  • Edateko uraren helburua
  • Saneamenduaren helburua

8. helburua: Garapenerako nazioarteko elkartea sustatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapenerako laguntza ofiziala txikitu egin da lehengo aldiz, herrialde batzuk jasaten ari diren zailtasunengatik. Garapenerako laguntza ofiziala (AOD, gazteleraz) finantzaketa iturri egonkortzat jo izan da beti, atzerakada finantzarioak sortutako eraginak konpontzen laguntzen zuena.

Iturria: (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20130122070358/http://www.undp.org/content/undp/es/home/mdgoverview/

Helburuen bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. helburua: Muturreko pobrezia eta gosea desagerraraztea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PNUD gogotsu ari da lanean herri guztietara heltzeko, hauen garapena kontrolatzeko eta horrela helburuak bete ahal izateko. Muturreko pobrezia murriztu egin da herri guztietan; bai kopuruan eta baita garapen bidean dauden herrietako pobrezia-tasetan ere. Garapen bidean dauden herrietan egunean 1,25 dolarrekin bizi diren pertsonen portzentajea %47-tik 1990-ean%24-ra murriztu da 2008-an. Emaitza hauek baieztatzen badira hurrengo ikerketetan, Milurtekoko Helburuetatik lehenengoa 2015 baino lehenago beteko litzateke. Ahala eta guztiz ere, kalkulatzen da mila milioi pertsonak egunean 1,25 dolarrekin bizitzen jarraituko dutela. Mundu osoko %16-ko tasa adierazten du honek. Muturreko pobrezian bizi direnen bostetik lau pertsona, Sahara hegoaldeko Afrikan eta Hegoaldeko Asian aurkitzen dira. Ekialdeko Asiak, langile pobreentzat hobekuntzaren erritmorako pausoak seinalatzen ditu. 2000 eta 2001 urte bitartean, mundu osoan, egunean 1,25 dolarrekin bizi ziren langileen kopurua %26,4-tik %14,8-ra jaitsi zen. Ekialdeko Asian, jaitsi den kopurua txikiagoa izan da, hain zuzen, %25-etik %17,4-ra jaitsiz. Produkzioari buruz, Hego Amerikan, Kariben, Sahara hegoaldeko Afrikan eta Ozeanian aurrerapenak oso mugatuak izan dira. Ekialdeko Asian berriz, produktibitatea bikoiztu egin zen 2001 eta 2011 bitartean.

2. helburua: Lehen hezkuntza unibertsala lortzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004. urtetik aurrera lehen hezkuntzako matrikulazio kopuruen hazkundeak geldialdi bat jasaten ari da, hala ere, erronka handienak duen herrialdeak aurrera pauso handiak egin dituzte. Gapen bidean dauden lau lurraldek; Iparraldeko Afrikako, ekialdeko eta hego-ekialdeko Asiako eta Hego Amerikako haurren %95a lehen hezkuntzako ikasketak jasotzen dituzte. Bestalde, lehen ikasketak jasotzen ez dituzten ahur guztien erdia Sahara azpiko Afrikan daude. 2010. urtean 61 milioi haurrek ez zituzten ikasketa hauek burutzen. Termino erlatiboetan Sahara azpiko haur guztien %24a eta hego Asiako %7a ez ziren eskolara joango. Bigarren hezkuntzako ikasketak burutuko ez zituztenak 71 milioi gazte ziren, horietatik erdia baino gehiago bigarren hezkuntza derrigorrezkoa zen herrialdeetakoak. Gazte txiroenak eta landa lurretan bizi zirenak eskolara joateko aukera askoz txikiagoa dute. Gainera, gero eta gazte gehiago dira lehen hezkuntzako ikasketak burutzen dituztenak eta bigarren hezkuntzako ikasketak burutu nahi dituztenak, hau, azkenean arazo bat izaten ari da baliabide urriak dituzten herrialdeentzat. Gaur egun gazte analfabetoak 120 milioi baino gehiago dira, 74 neskak eta 48 mutilak. Aurrerapauso handienak hegoaldeko Asian eman dira, non alfabetatze tasa %60tik %81era handitu diren, eta Iparraldeko Afrikan %68tik %88ra.

3. helburua: Genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PNUDek emakumearen aldeko politiketan laguntzailetzat lan egiten du, garapenerako gaitasunean eta genero berdintasunaren aldeko proiektuak babesten ditu. Garapen bidean dauden herrietan, lehen mailako hezkuntzan berdintasunak lortzen ari dira, nahiz eta oraindik herri batzuetan oraindik ez den hori lortu. Garapen bidean dauden 55 herrialderi 2005 eta 2010 urte bitartean egindako inkesten arabera, erakusten dute pobrezia oztopo garrantzitsua dela lehen mailako eta bigarren mailako hezkuntza lortzeko. Mendebaldeko Asian, Iparraldeko Afrikan eta Hegoaldeko Asian, emakumeen %20-ak besterik ez zuen lan egiten nekazaritzaz kanpo. Mundu mailan, gerentzia lanetan emakumeen %25-ak bakarrik lan egiten du. Mundu osoan, emakumeek %19,7 aulki lortu dituzte 2012-ko parlamentuetan, 1995-an %11,3-a izan zen. Mailarik altuena eskandinaviar herrietan dago. Trantsizio etapetan, iraganeko ezberdintasunak konpontzeko aukera egoten da.

4. helburua: Haurren heriotza tasak gutxitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990 eta 2010 bitartean, 9 herrialdetik 5-tek bakarrik lortu zuten 5 urte baino gutxiagoko haurren heriotza kopurua %50-an murriztea. Iparraldeko Afrika lortu du jada bere helburua. %67-an murriztu zuen haurren heriotza kopurua. Mendebaldeko Asia ere helburua lortzear dago, %63 murriztu ondoren. Sahara hegoaldeko Afrikak eta Ozeaniak %30 murriztea besterik ez dute lortu. Hegoaldeko Asiak %44. Sahara hegoaldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian aurkitzen dira 5 urte baino gutxiagoko haurren heriotza kopururik handienak, hain zuzen ere, 6,2 milioi hildako, mundu mailan mota honetako hilen %82a. Heriotza kopurua handiagoa izaten da nekazaritza inguruetako haurren artean. Txertaketa kanpainei esker, Sahara hegoaldeko Afrikak %85-an elgorriaz hiltzen ziren pertsonen kopurua murriztea lortu zuen.

5. helburua: Amen osasuna hobetzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990az geroztik amen heriotza kopurua erdira jaitsi da, baina 2015an finkaturiko helburutik urrun daude. Kalkulatzen da, 2010. urtean, 287.000 ama hil zirela mundu osoan, honek adierazten du %47-ko beherakada 1990-etik. Urte horretan hil ziren amen %85a Sahara hegoaldeko Afrikan eta Mendebaldeko Asian hil ziren. Garapen bidean dauden herrialdeetan amen heriotza tasa 15 aldiz handiagoa zen herri garatuetan baino. HIESarekin zerikusia izan duen 19.000 hildako egon ziren mundu osoan, horietatik %91 Sahara hegoaldeko Afrikan gertatu ziren. Herri garatuetan, emakumeen ia gehiengoak (bi herenak) erditze momentuan gaitasuna duen pertsonal (medikuak…) batez lagunduak izaten dira. Garapen bideko herrialde guztietan, haurdun dauden emakumeenganako arreta handitu egin da. Herrialde gehienetan, nerabek haur gutxiago dituzte. Hau loturik dago, pobreziarekin eta maila baxuko hezkuntzarekin. Sahara hegoaldeko Afrikak du kopururik handiena nerabek izan dituzten jaiotzetan. Antisorgailu seguru eta eskuragarriak lortzeko erraztasun handiagoa izanez gero, erreprodukzio kontuetan erabaki egokiak hartzeko aukera ematen du. Sahara hegoaldeko Afrikako emakumeek antisorgailuen erabilpen mailarik txikiena zutenak ziren. Hauek 2010. urtean antisorgailua metodoren bat edukitzeko beharrizana ez zuten bete. Familien planifikaziorako laguntzak gutxitu egin ziren.

6. helburua: HIESari, malariari eta beste gaixotasunei aurre egitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HISAren infekzioa 33 herrialdeetan txikitu da, horietatik 22 Sahara azpiko Afrikan daude, HISAren epidemia nagusi den lekuan. 2010ean HISAren infekzioaren kasu berrien %70a bertan eman zen, munduko populazioaren %12a besterik izanda. 2010. urte bukaeran 34 milioi pertsona bizi ziren gaixotasun honekin, 2001. urtearekin alderatuz, %17 gehiago. Gaixotasunak mundu mailan berdin erasotzen die emakumeei nahiz gizonei, hala ere, Hego Afrikan eta Kariben emakumeak %60a ordezkatzen dute. Gaixotasunarengatik hiltzen den pertsona kopurua gero eta txikiagoa da, 2010. Urtean 1,8 milioi pertsona hil ziren, 2005. urtean baino 400 mila pertsona gutxiago. Tratamendu bereziei esker, 1995. urtetik 2,5 milioi pertsona hiltzea saihestu da. Tratamenduak hazkunde izugarria izan du, hala ere, ez da lortu unibertsala izatea. 2010. urte bukaeran 6,5 milioi pertsona tratamendu bat jasotzen ari ziren. Garapen bidean dauden herrialdeetan, tratamendua jasotzen ari diren pertsonak gero eta gehiago dira, %48a izatera heldu zen 2010ean. Epidemia orokortuta dagoen 10 herrialdeetan gaixotasunaren tratamendua unibertsala izatea lortu dute. Malariaren kontrako prozesua luzea baina eraginkorra izan da ere. Kontrol eta prebentzio neurriak gero eta handiagoak dira gaixotasuna jasaten ari diren lurraldeetan, eta honek kasu berriak agertzea eta gaixotasunarengatik hiltzen diren pertsona kopurua murrizten du. Malariaren mapa geroz eta txikiago da, 2000. urtean 99 herrialdeetan gaixotasuna aktibo zegoen, 2010. urtean berriz, 43 lurraldetan. 2010. urtean uste da, 216 milioi pertsona gaixo zeudela malariaren ondorioz, horietatik %81a Afrikan, eta urte horretan 655 mila pertsona hil zirela ondorio berdinarengatik, %91 Afrikan, eta horietatik %86a 5urte baino gutxiago zuten. Nazioarteko finantziazioa, malariari aurre egiteko, hobekuntza ugari ekartzen ditu, herrialde horietan eltxoen kontrakoak jartzeko. 2010. urtean Hego Afrikan eltxoen kontrako sareekin bizi zen ume kopurua %2tik %39ra pasa zen. Tuberkulosiaren hedapena txikitzen hasi da ere. 2010. urtean 8,8 milioi kasu berri eman ziren, hala ere, tuberkulosia duten gaixoen tratamendua gero eta arrakasta handiagoa izaten ari da.

7. helburua: Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian ematen ari den baso eremuaren hazkundea, mundu osoan eman den galera mantsotzea lortu du baina ez lehenengo moduan lagatzea. Baso-galera tasa txikitzen hasi dira, deforestazio gutxiagoa dagoelako eta zona berriak landatzen direlako, edota jada existitzen diren basoak handitzen direlako. 90. hamarkadan 8,3 milioi hektarea galtzen ziren urtero, 2000. hamarkadan aldiz, 5,2 milioi hektarea galtzen ziren urtero. Hego Amerika eta Afrika izan ziren galera nagusienak jasan zituztenak 2000 eta 2010 urte bitarteetan. Karbono dioxido emisioak gainera 2009. urtean gutxitu egin ziren %0,4 batean, zegoen tendentziarekin apurtuz. 2010. urtean munduko lur azaleraren %12,7a babestuta zegoen, ozeanoetako babesa aldiz, %1,6a besterik ez zuen hartzen. 2009an, 395espezie arrain zaintzen ziren, arrantzaren %70a ordezkatzen duena, eta horietatik %30a neurriz gain esplotatzen ziren.

Helburu nagusiaren azpiatalak:

Edateko uraren helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edateko urari buruz datzan milurtekoko helburu erlatiboa, muga eguna baino bost urte lehenago bete da. 2010ean jada mundu osoko populazioaren %89ak edateko ura eskuragarri zuen, bi hamarkada lehenago %76ra bakarrik heltzen zelarik. Hazkunde honetan Txinak eta Indiak zeresan handia izan dute, bi herrialdeek hobekuntza honen erdian eragin dute eta. Honek esan nahi du edateko ura eskuragarri ez zuen populazioa erdira murriztu dela 5 urte lehenago, gauzak horrela jarraitzen badute, 2015erako %92ak behar hori aseta edukitzea espero da. Hala ere, lan asko dago oraindik egiteko, gaur egun munduko populazioaren %11ak edateko ura izan gabe jarraitzen du, eta gauzak horrela jarraitu ezkero 2015ean 605 milioi pertsona zerbitzu hau gabe jarraituko dute. Zerbitzua eskasagoa da Hego Afrikan eta Ozeanian, bertan ez dute helburua lortuko 2015erako. Sahara azpiko Afrikan bizi dira edateko urik ez duen populazioaren %40a. Gainera, bertan, ura lortzeko jaso eta garraiatu egin behar da, lan hau egiteko emakumeak eta haurrak, neskak ere, arduratzen dira.

Saneamenduaren helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrera pauso handiak egin diren arren, ez da posible izango helburua lortzea. Munduko populazioaren %15ak ez dauka inolako saneamendu instalaziorik. Ekonomia hazkunde azkarra jasaten ari diren herrialdeetan ere, pertsona askok ez du saneamendurik. 626 milioi Indian (herrialdeko %60a), 14 milioi Txinan eta 7 milioi Brasilen horrela bizi dira. Bestalde landa lurretan bizi zen populazioaren zati bat hirietara joan da eta beraz, edateko ura eta saneamendua instalazioak lortzea posible izan da. Horrela 100 milioi pertsonen baldintzak hobetzea lortu da.

8. helburua: Garapenerako nazioarteko elkartea sustatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean garapenerako laguntzean egindako gastu garbia 133.500 milioi dolar izan zen, hau da, garatutako estatuen sarreren konbinazioaren %0,31. Zorraren arintzea eta laguntza humanitarioa aldera batera utziz, garapenerako programa eta proiektuen alde-bitako laguntza jaitsi egin zen %4,5 termino errealetan. 2011an Danimarkan, Luxenburgon, Norvegian, Herbehereetan eta Suedian soilik gainditu zuten Nazio Batuak proposaturikoa, hau da, Garapenerako asistentzia ofizialari estatuaren sarreren %0,7a izatea. Emaile handienak, bolumenari dagokionez, Estatu Batuak, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Japon izan ziren, bestalde, mozketa handienak Austrian, Belgikan, Espainian, Grezian eta Japonian eman ziren. G7a osatzen duten herrialdeek emandakoaren %69a ordezkatzen zuen, eta Europar Batasunak %54a. Posible da, laguntza Latin Amerikan geroz eta txikiagoa izatea, eta bestetik, handiagoa izatea Hego Asian eta Asia Zentralean. Jasotzen den laguntza kopurua proportzionalki jaisten da emaileak ematen dutenarekin batera. Laguntza nagusiki herrialde pobreetara bideratzen jarraitzen da, hau da, gutxiago garatutako herrialdeen taldera (LDC, ingelesez), laguntza osoaren heren bat jasotzen baitu. 2010. urtean garapen bidean dauden herrialdeetako esportazioak, muga-sarietan jaitsiera izan zuten, baina lehen sektoreko produktuetan izan zuen soilik eragina. Herrialde batzuetan (Amerika Latina eta Karibea, Hegoaldeko Asia eta Ozeania) atzerriko zorraren ordainketa eta esportazioen gaineko irabazien arteko erlazioa txikitzen joan da. Zorra handiegia duten herrialdeen aldeko iniziatibak dio, 40 herrialdek zorraren arintzea eskatzeko baldintzak betetzen dituztela.

Iturria: (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20130122070358/http://www.undp.org/content/undp/es/home/mdgoverview/ eta (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20120620121432/http://periodismohumano.com/cooperacion/pesimismo-ante-el-examen-a-los-objetivos-del-milenio.html

ALBOAN KRITIKA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milurtekoko Garapen Helburuak parte hartzen duten eragileen funtsezko elementuak dira nazioarteko lankidetzan. Nazio Batuen erakundearen barnean, 2000. urtean sortua, inongo erakunde publikok ez du bere zilegitasuna zalantzan jartzen hegoaldeko herrialdeen politikak gidatzen laguntzen duela, eta herrialde emaileen lankidetza politikak zuzentzeko egokia dela. Milurtekoko helburuak 2005ean jada zioten, Garapenerako Laguntza Ofiziala eraginkorra zela, emaileen eta jasotzaileen arteko koordinazioa bazegoela, eta horrela guztion esfortzuak egutegi komun bat eskaintzen zuela.

Hala ere, Milurtekoko Garapen Helburuak ez dira nahikoak mundu mailan bizi dugun bidegabekeriari aurre egiteko. 90. hamarkadan Garapenerako Nazio Batuen Erakundeak (PNUD, gazteleraz) giza garapena terminoa aurkeztu zuenean, hau, ordu-arteko garapen ekonomikoaren ikuspenaren porrotaren alternatiba eta azalpen moduan agertu zen. Giza garapenak, garapenaren zentsu zabala adierazten digu, esanez aurreko eredu guztiak, gehienak irabazi ekonomikoetan zentratuak, porrotera eramaten gaituela. Giza garapenak, gizakiaren garapenari eragiten dizkion emaitza berriak aztertzeko adierazle berri batzuk eskatzen ditu, osasuna, hezkuntza, gizarte antolaketa etab. neurtzeko. Milurtekoko Garapen Helburuak teoria hori jaso zuten eta helburu batzuk finkatu zituzten, dimentsio ezberdinetan neurgarriak.

Hala ere Milurtekoko Helburuak kritikak ere jaso dituzte, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Antolaketak (ONGD, gazteleraz) eta mugimendu sozialak susmoz begiratzen diote. Zergatik? Helburu ezagutuena lehen helburua da, muturreko pobrezian dauden pertsonak (1$/egun baino gutxiagorekin bizi direnak) erdira murriztea. Serioa edo moralki onargarria da gizartearen helburua izatea 2015erako 700 milioi pertsona “bakarrik” muturreko pobrezian lagatzea? Borondate sozial eta politikoa eta laguntzaren efikazia garapenerako funtsezko faktoreak badira ere, kalkulu ekonomikoak diote muturreko pobrezian bizi direnentzat beharrezko baliabideak lortzeko eta horrela biztanleria guztiaren sarrera ekonomikoak handitzeko nahikoa izango zela herrialde aberatsen BPGaren %0,7a Garapenerako Laguntzari bideratzea. 70. hamarkadan hartutako konpromisoa eta behin eta berriz bete ez dena. Bestetik, garapenaren ikuspuntua murrizten ari gara berriz ere, diru-sarreren gai huts moduan.

Ez gara ari arazoaren larritasuna alde batera usten, 2015erako helburuak (jada onartezinak diren helburuak) beteko diren edo ez eztabaidatzen ari garen bitartean? Non aurkitzen da gure sistema ekonomikoaren, politikoaren eta giza baloreen erreforma, gauzak horrela jarraitzen ahalbidetzen dutenak? Dohako erronda, Munduko Komertziorako Erakundeak deitutakoa eta behin eta berriz huts egin duena, herrialde pobreen mesederako nazioarteko komertziorako arauak aldatzea bilatzen zuena, pentsatzera eraman behar gaitu. Honek garbi azaltzen du Milurtekoko Helburuetan soilik zentratzea ez dela izugarri handia den bidegabekeriari aurre egiteko modua, bizi garen mundu honetan dagoen bidegabekeriari aurre egiteko modua.

Galdera nagusia da MGHak gai izango diren mundu osotik milioi bat pertsona baino gehiago pobrezia eta miseriatik ateratzeko. Milurtekoko Helburuak pobrezian bizi diren mila milioi pertsona baino gehiagoren egoera aldatzeko baliagarriak izango diren jakitean datza funtsezko auzia. Hau da, MGHak benetako eraginik izango al dute edo pixkanaka-pixkanaka indarra galduz joango dira, Nazio Batuetako bestelako dokumentu askoren moduan? Herrialde aberatsak gai izango ote dira mundu modernoaren etekinak banatzeko eta herrialde txiroekin partekatzeko? Eta hala bada, herrialde txiroenak aurrerapena eta garapena lortzeko beharrezkoak diren aldaketak aurrera eramateko gai izango ote dira?

Jada hamabi urte pasatu dira MGHak hitzartu zirenetik, eta oraindik beste hiru urte geratzen dira adostutako helburuak betetzeko. Hala ere, momentuz ez du ematen helburu hauek 2015 urterako beteko direnik. 2008an G8-ko buruzagiak Tokion (Japonia) bildu ziren herrialde txiroek sufritu izan zuten (eta oraindik duten) elikagaien krisialdiari buruz hitz egiteko, baina ez zuten inolako irtenbiderik eskaini garapenak planteatzen dituen arazo eta erronkei erantzuna emateko.

Batzuentzat MGHak planteatzen dituen helburuak zailak eta asmo handikoak dira; beste batzuentzat benetako borondate politikoarekin lor daitezkeen minimoak dira, Iparraldeko herrietan nahiz hegoaldekoetan.

Hala ere, helburu hauek Iparraldearen erantzukizuna aitortzen dute herrialde txiroen garapenerako. Alboan erakundearen ustez, MGHak herri txiroen garapenaren aldeko esfortzua gehituko duen abiapuntua besterik ez da, eta guztiz bidegabeko eta ezberdina den mundu honen kausen debatea piztuko du. Helburu hauek, nazioarteko erakundeengatik aurrera pauso handi moduan aurkeztuak izan badira ere, esan beharra dago muga handiak dituela, ez bakarrik helburuen betepenaz, arlo ezberdin ugari kanpoan utzi dituzte eta.

Iturria: https://web.archive.org/web/20131106021249/http://www.alboan.org/eu/portal/documentos.asp?id=65

Milurtekoko Garapen Helburuen muga batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  • Pobreziaren ikuspuntu txikia

Pobrezia fenomeno multidimentsionaltzat ulertzea heldu izan den arren, MGHak duen adierazle nabarmenena diru-sarrerenak izaten jarraitzen du. Pertsona bat muturreko pobrezian dagoela ulertzen da bere diru-sarrerak 1,25$/eguneko baino gutxiago denean, Munduko Bankuak erabiltzen duen irizpide klasikoa. Horregatik, MGHak pobreziaren aldeko ikuspegi zabalagoa izan beharko zuela uste dute batzuk, eta ez bakarrik diru-sarreren ingurukoa. Horrela pobreziaren kontrako borrokan osasunerako, hezkuntzarako eta merezia den lan baterako aukera izatea moduko aspektuak ere sartzea.

  • Klima aldaketa eta Iparraldekoen erantzukizuna

Klima aldaketaren ondorioz efektu kaltegarriak gauzatzen dira gizartean, hori ekiditeko nahian Iparraldeko herriak arauak sortzen dituzte, beraiek dira termino absolutuetan kutsaduran gehien eragiten dutenak eta. Hala ere, herrialde hauek beraiek sortutako arauak behin eta berriz ez dituzte betetzen, pertsona pobreen kalterako, beraiek dira eta klima aldaketen ondorioak gehien pairatzen dituzten pertsonak.

  • Demokrazia eta parte-hartzea ahazturik

Pobreziarekin bukatzeko hiritar guztien parte-hartzea behar da. Pobrezia ekiditeko pertsona txiroak “ahotsik gabe” uztea eta ezarritako neurrien “hartzaile” gisa soilik uztea, pertsona gisa duten duintasuna eta hien garapenerako eragile aktibo bilakatzearen aukera kentzea da. Milurtekoko Helburuek giza garapenaren politika ahaztu egiten dute. Helburu hauek, herrien garapenerako gidatzat, demokrazia, hiritarren parte-hartzea eta giza eskubideak indartu beharko lituzkete. ALBOAN proiektua, elikagaien produkziorako herritarren gaitasunak hobetzen diharduen hainbat proiektutan laguntza ematen ari da Afrikan, herri horien elikadura segurtasuna eta subiranotasuna sustatzeko asmoarekin. Nekazarien ezagutzak eta gaitasunak sendotzen dihardute, formazioaren, auzoko nekazarien arteko ezagutzen elkartrukatzearen eta jarraipen teknikoaren bitartez. 2000. urtean, Milurtekoko Deklarazioarekin hasitako bidearen beste pauso bat da Accrako Foroa. Milurtekoko Helburuen zortzigarren helburuarekin loturik dago, garapenerako aliantza mundial bat sortzea, beste zazpi helburuak betetzen laguntzeko. Aliantza honek, herri aberatsetatik fondo gehiago lortzeko helburua du eta fondo hauek era eraginkorrago batean erabiltzea. Izan ere, duela gutxi sinatutako Accra Ekintza Plana lorpen nabarmenetako bat jabetza kontzeptuan, gaur egun esplizituki barne hartzen ditu parlamentuek, tokian tokiko gobernuen eta elkarte zibilak, eta beren gaitasunak hobetzeko konpromisoa barne hartzen ditu. Herrialde hartzaileak ere erabakietan eragitea lortu dute, beraien instituzio propioen erabilera eta administrazio sistemak indartzeko, herrialde emaileak ezarritako sistema paraleloen laguntzak kudeatzeko. Beste aurrera pauso bat, txikia, Hegoalde-Hegoalde lankidetzaren aitorpena izan da, egunero indar gehiago duena. Txanponaren beste aldea, herrialde emaileen adierazleak, Estatu Batuek, Japoniak eta Munduko Bankuak protagonizatzen dute, talde progresiboen (hala nola EB eta Herrialde Nordikoak) jarreren aurkako blokeoa eraginez. Era berean, ez dira lortu eraginkortasunerako premiazko eta erabakigarriak diren bi helburu konpontzea: herrialde hartzaileen gaineko baldintzen inposaketa murriztea, (oinarrizko zerbitzuen pribatizazioa, adibidez) herrialde txiroetan zoritxarreko ondorioak dituena eta diru laguntzen fondoen erabilera mugatzea, herrialde emaileen enpresen mesederako, laguntza tekniko eta kontratuen bidez. Azken finean, Accrak begi bistakoa indartu du: herrialde emaileen gobernuek izan dituzten konpromisoak betearazteko izan duten maila ahula eta laguntzarako arkitektura berri bat eraikitzeko ariketa politiko bat egiteko beharrizana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) [1]