Min-Chueh Chang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Min-Chueh Chang
Bizitza
Jaiotza Taiyuan1908ko urriaren 10a
Herrialdea Txina (eskualdea)
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza 1991ko ekainaren 5a (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Cambridgeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak biologoa
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Min-Chueh Chang (Taiyuan, Txina, 1908ko urriaren 10a - AEB, 1991ko ekainaren 5a) estatubatuar ikertzailea izan zen, jaiotza-kontrolerako pilularen asmatzaileetako bat. Gregory Pincus-ekin batera, ikerlan asko egin zituen Biologia Esperimentaleko Worcester Fundazioan 1940ko eta 1950eko hamarraldietan. Gregory Pincusekin eta John Rockekin elkarlanean, geroztik pilula izenaz ezagutu den ahotiko ernalketaren aurkako metodoa asmatu eta garatu zuen. 1960an hasi zen erabiltzen jaiotza-kontrolerako metodo hori, eta berehala zabaldu zen mundu guztira. Gaur ez dago zalantzarik pilulak erro-errotik aldatu zuela ordu arteko familia-plangintza. In vitro ernalketa-lanetan ere aitzindaria izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]