Minato Mirai 21

Koordenatuak: 35°27′29″N 139°37′55″E / 35.458°N 139.632°E / 35.458; 139.632
Wikipedia, Entziklopedia askea
Minato Mirai 21
みなとみらい21
waterfront (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura
Izendaturiko hiriaYokohama
Jatorrizko izenaみなとみらい21
Geografia
Koordenatuak35°27′29″N 139°37′55″E / 35.458°N 139.632°E / 35.458; 139.632
Map
Azalera1.86 km²
Demografia
minatomirai21.com, minatomirai21.com… eta goyokohama.jp

Minato Mirai 21 (japonieraz: みなとみらい21 Minato Mirai Nijūichi?) Yokohamako negozio barrutia da, Tokioko Badiari harturiko lur eremuan eraikitakoa. Nishi-ku auzoan kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ichio Asukata alkateak 1965 urtean antolakuntza planean sei proiektu handi planteatu zituen, hauetako bat Minato Mirai zen. Ez zen ordea 1983 arte eraikitzen hasi. Proiektuaren helburua Kannai auzo tradizionala eta Yokohamako geltokiaren inguruko auzoa elkartzea zen merkatal gune garrantzitsua sortzeaz gain. Yokohamako kaiko Takashima eta Shinko nasak, Mitsubisiren untziolak eta Japoniako Trenbideen maniobra eremuak zeuden tokiak baliatu zituzten, bai eta Tokioko Badiari kendutako lurrak ere.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat konpainia handik daukate bertan egoitza. Bereziki aipagarriak dira Nissan (autogintza) eta JGC (japoniako petrolio konpainia). 79.000 langile hartzen ditu egunero.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Tokio Handiko negozio barruti harrigarriena da eta Japoniako etxe-orratzik garaiena den Yokohama Landmark Tower eta Cosmo Clock 21 noria bihurtu dira barrutiaren sinbolo. Yokohama Chinatown ere gertu dagoenez oso toki turistikoa da, 2010an 58 milioi turistak bisitatu zuten Minato Mirai.

Hauek dira Minato Mirai 21eko ondasun nabarmenak:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]