Yokohama Chinatown

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yokohama Chinatowneko ekialdeko atea.

Yokohama Chinatown (japonieraz: 横浜中華街 yokohama chūkagai?) Yokohaman dagoen txinatarren auzoa da. Japoniako eta Asiako Chinatown handiena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yokohamaren erdigunean kokaturik dago, Naka-ku auzoan, eta Minato Mirai 21 barruti futuristatik oso gertu. 250 txinatar denda eta jatetxe inguru ditu, gehienak 300m²-tako eremu txikian. 3.000 eta 4.000 biztanle artean dauka baina dagoeneko gutxi dira txinatarrak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1859an Yokohamako kaia atzerritarrei ireki zitzaienean txinatarrek Japonian hainbat asentamendu ezarri zituzten, garrantzitsuena Yokohaman bertan. Bizitzeko eremu mugatuak ezarri zizkieten eta horrela beren herriak (Chinatown) sortu zituzten. Yokohaman ezarri ziren gehienak Guangzhou (Kanton) hiritik zetozen.

1923ko lurrikara handiak etxe asko suntsitu zituen eta txinatar askok etxera itzultzea erabaki zuten. 1937an Japoniak Txina inbaditu eta herrialde bien arteko gerra sortu zen. Honen ondorioz Chinatownek handitzeari utzi zion 1955ean ate berria eraiki eta berriz ere hazten hasi zen arte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yokohama Chinatown Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]