Mingyong
Itxura
Mingyong | |
---|---|
Mota | glaziar |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°27′13″N 98°44′23″E / 28.4536°N 98.7397°E |
Mingyong glaziarra, Txinako Herri Errepublikako Yunnan probintzian dagoen glaziarra da. Glaziarra eta inguru guztia, sakratua da bertako biztanleentzat.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glaziarra, Txina hego-mendebaldeko Yunnan probintzian dago, itsasoaren mailatik 2.700 bat metrora. Altuera baxuenean dagoen Txinako glaziarra da. Guztira 13 kilometro koadroko azalera eta 11,7 kilometro luzera dauka.
Egituratik kilometro batzuetara dagoen Meili menditik (6.740 metro) hartzen du izotza, eta azken urteetan, %7 gutxitu da izotzaren azalera, ustez klima aldaketaren eraginez.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |