Minnehaha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Minnehaha
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa

Minnehaha (Dakota hizkuntzan Barre egiten duen ura esan nahi du) fikziozko emakume estatubatuarra da. Henry Wadsworth Longfellow-ek 1855ean idatzitako "Hiawatharen kanta" poema epikoan agertzen da.[1][2][3]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minnehaha poema epikoko Hiawatha protagonista nagusiaren emaztea da. Izena oker itzultzen da askotan: ‘Ur alaia', baina amerindiar Dakota hizkuntzan ‘Barre egiten duen ura’ esan nahi du.[4] Bera da poemaren , ondorengo abestiaren, kantataren eta La muerte de Minnehaha pinturaren protagonista.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Minnesotan leku askok gordetzen dute bere izena: Minnehaha Falls,[5] Minnehaha Park, Minnehaha Creek, Minnehaha Akademia
  • Twin City Rapid Transit-en barna Minnetonka lakuan nabigatu zuen ontzi baten izena ere bai, Minnetonka lakuaren Museoan dago orain.
  • Minnehaha etorbidea eta Hiawatha etorbidea elkarrean parean dira Mineapolis erdigunearen hego-ekialdean dauden errepide nagusiak.
  • Hiri Bikietako trenbide-sistema arinaren izena ere Hiawatha da.
  • Bere izena Minnehaha Springs izeneko hiri batekin ere lotuta dago. Hiri hori Pocahontas konderrian dago, Mendebaldeko Virginian.
  • Floridan, Minnehaha izeneko bi laku daude: bata Clermont Laku Katean dago, Floridan, eta bestea Outstanding Florida Watersen; bestea Maitland-en dago, Winter Parkeko Aintzira Kateari lotuta.
  • Minnehaha Island, Marylandgo Montgomery County eta Potomac ibaian.[oh 1]
  • Sturgeon Falls herri txikian (Ontario, Kanada) Minnehaha badia ere badago
  • Minnehaha konderria Sioux Fallsen, Hegoaldeko Dakotan.
  • Minnehaha Arroka , Pazko uhartetik eta Sala y Gomez uhartetik gertu dagoen Uharte mamua, Txilen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The music of Minnehaha Falls» www.yourclassical.org 2014-07-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  2. «KaunEngl» www.romana-hamburg.de (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  3. «Shipwrecks Near Arcadia» web.archive.org 2013-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  4. Dakota Dictionary Online
  5. «minnehaha falls» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Latitud : 39.025, Longitud : -77.24444

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]