Miraculous : Les Aventures de Ladybug et Chat Noir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miraculous: Ladybug-en abenturak» orritik birbideratua)
Miraculous : Les Aventures de Ladybug et Chat Noir
Jatorria
Argitaratze-data 2015
Jatorrizko izenburua Miraculous, les aventures de Ladybug et Chat Noir
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
frantsesa
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Sasoi kopurua 3
Atalak 78
Honen izena darama Adrien Agreste (en) Itzuli, Marinette Dupain-Cheng (en) Itzuli eta tale (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa Neska Magikoa, abenturazko fikzioa eta umorezko telesaila
Hizkuntza ingelesa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Thomas Astruc (en) Itzuli
[[Kategoria:Thomas Astruc (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Toei Animation (en) Itzuli
Zagtoon (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:Zagtoon (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea TF1 logo 2013.png TF1
Hasiera-data 2015eko irailaren 1a
Fikzioa
Kanpo estekak
miraculousladybug.com

Miraculous : Les Aventures de Ladybug et Chat Noir (euskaraz: «Miraculous: Ladybug eta Cat Noir-en abenturak»), baita ere ezaguna Miraculous Ladybug edo gaztelaniazko itzulpenean bezala Prodigiosa Ladybug, telebista frantseseko animazio digitalezko telesaila da, Thomas Astrucek sortua eta Jeremy Zagek ekoiztua. Zag Entertainment eta Method Animation estudioen koprodukzioa da, Toei Animation, De Agostini Editore eta SAMG Animationekin kolaborazioan. Telesailak Estatu Batuetako superheroien, animazio japoniarraren eta Belgika zein Frantziako historiaren ezaugarriak ditu.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marinette eta Adrien pertsonaien istorioa kontatzen du, biak hamabost bat urteko nerabeak dira eta Ladybug eta Cat Noir izeneko superheroi bihurtzeko gaitasuna dute, hurrenez hurren. Superheroi bihurtu daitezke "mirakulu" izeneko bitxi magiko batzuen ahalmenari esker. Ladybug marigorrietan inspiratutako heroia da eta sormenaren ahalmena dauka eta Cat Noir katu beltzean eta suntsitzeko ahalmenean oinarritutako heroia da. Biak beraien ahalmenak erabiltzen dituzte Paris mehatxatzen duten gaitzetatik eta gaizkileetatik babesteko. Gaizkile horien burua Gabriel da eta superheroiek egiten dutenaren antzeko moduan supergaizkile bihurtzen da.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila osatzen dituzten atalak, orokorrean, ez daude ordena kronologiko baten menpe. Hala ere, denboraldi batetik bestera ordena kronologiko ez oso zehatz bat jarraitzen da eta atal gutxi batzuk jarraipena dute beste atalen batean. Dena dela, ordena kronologikoa zehazten joan ohi da denboraldiak aurrera egin ahala, horregatik, azkeneko atalak ulertu ahal izateko aurreko zenbait ikusi behar dira.

Lehen denboraldian superheroiak aurkezten zaizkigu eta horiek izaten dituzten abenturetan ardazten da telesaila. Superheroi horien jatorria eta helburua bertan aurkezten dira eta atal batetik bestera ia ez dago ordena kronologikorik. Bigarren denboraldian telesaileko gaizkileek ahalmen garatuagoak dituzte eta hortaz, superheroi berriak aurkezten zaizkigu, beti ere bigarren planoan mantenduko direnak. Bigarren denboraldiaren amaieran gaizkile nagusi berri bat aurkezten da eta telesailak poliki-poliki ordena kronologiko zehatzago bat eta gaitegi garatuago bat hartzen du. Hirugarren denboraldian jada esan daiteke denboraldi barruko ordena bat dagoela, nahiz eta zehatza ez izan, supergaizkileak hainbat ataletan zehar plan zehatz bat jarraitzen baitu. Hirugarren denboraldia da telesailaren barneko historian eta telesaila bera osatzen duen unibertsoan gehien sakontzen duena.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila hiru denboraldik osatzen dute, bakoitzak hogeita seina atal dituela. Atal bakoitzak, gutxi gorabehera, hogeita bat minutuko iraupena du. Laugarren eta bosgarren denboraldiak iragarriak eta produkzioan daude.