Mirakruz kalea 19

Koordenatuak: 43°19′20″N 1°58′21″W / 43.32236°N 1.97247°W / 43.32236; -1.97247
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirakruz kalea 19
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′20″N 1°58′21″W / 43.32236°N 1.97247°W / 43.32236; -1.97247
Map
Etxeko ataria.

Mirakruz kalea 19 eraikina, baita ere Olatua etxea, Espainaiko itsusiena omen da Fernando Caballero Mendizabal arkitektoaren arabera. Eraikina Donostiako Gros auzoan dago eta 2018an altxatu zuen Ansa Zabaleta Arquitectos S.L.P bulegoak. Aurretik, eremu berean, Adolfo Morales de los Ríos arkitektoak 1888an frantses estiloko etxea zegoen; bizilagunek borroka luzea eraman zuten aurrera Donostiako Udala presionatzeko eta Moralesen eraikina babesteko ezer lortu gabe.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirakruz 19ko eraikina Adolfo Morales de los Ríos arkitekto ospetsuak diseinatu zuen hasieran, eta 1888an eraiki zuten. Áncora elkarteak eta SOS Mirakruz 19 auzo-plataformak hainbat hilabetez borrokatu zuen eraistea geldiarazteko, baina, azkenean, 2017an egin zen, eta hurrengo urtean eraikita zegoen eraikin berria; ez du topaketa askorik eragin, eta eraikin itsusienen zerrendan sartu da. Eraikin berriak 'Olatua' izena du olatu baten itxura duelako, eta Ansa Zabaleta Arquitectos S.L.P.-k eraiki zuen.[1]

Eraikin itsusiena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando Caballero Mendizabal arkitektoak 2024an zabaldu zuen haren ustez "Espainiako eraikin itsusienak" jasotzen zituen zerrenda. Beran, lehenengo postuan, hau zegoen. Euskal Herriko bakarra da aipatutako zerrendan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]