Gros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gros (argipena)».
Gros
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

Donostia Gros Ulia menditik.jpg

Gros auzoa, Ulia menditik ikusita
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 25″ N, 1° 58′ 25″ W / 43.3236°N,1.97351°W / 43.3236; -1.97351Koordenatuak: 43° 19′ 25″ N, 1° 58′ 25″ W / 43.3236°N,1.97351°W / 43.3236; -1.97351
Gros hemen kokatua: Euskal Herria
Gros
Gros
Gros hemen kokatua: Gipuzkoa
Gros
Gros
Gros hemen kokatua: Donostia erdigunea
Gros
Gros
Gros (Donostia erdigunea)
Altuera 16 m.
Demografia
Biztanleria 20.093 (2012)

Gros Donostiako (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko auzo bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urumea ibaia mendebaldean, Ulia mendia ekialdean, Zurriola hondartza iparraldean eta Egia auzoa hegoaldean ditu mugakide. Hasiera batean auzo industriala zen, baina denboraren poderioz aldatzen joan da eta gaur egun merkataritza da nagusi, erdigunetik oso gertu eta auzo-giro bizia duena.

Bertan daude Zurriola hondartza eta Kursaal biltzar jauregia.

Gros auzoaren aireko ikuspegia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa XIX. mendean sortu zen, Urumea ibaiaren eskuinaldean zeuden hondar dunak eraikitzeko moldatzen hasi zirenean, Gogorza Planaren eta 1894 urtean Tomas Gros arkitektoak diseinaturiko zabalgunearen bitartez. Hain zuzen ere, arkitektoak ematen dio auzoari izena. Azkenik Kursaal Etxebizitza Agentziak eginiko lanekin auzoak itsasoari lekua irabazi zion, egungo azalera hartuz gutxi gora behera.

Auzoko jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991 urtetik auzoko jaiak, Karmengo Egunaren inguruan, uztailean, ospatzen dira, Zipotz (antzinako auzokide ezagun baten ezizena) eta Legami (haren lagunaren ezizena) alegiazko pertsonaiekin.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleak eta plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gros Aldatu lotura Wikidatan