Mirande eta kristautasuna
Mirande eta kristautasuna | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Azurmendi (1978) |
Argitaratze-data | 1978 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Mirande eta kristautasuna |
Argitaletxea | GAK |
Herrialdea | Euskal Herria |
Sariak | Irun Hiria saria |
"Mirande eta kristautasuna" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da. Azurmendik Jon Miranderi buruz idatzitakoetik lehena da, hurrengoak hamaika urte beranduago argitaratutako Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan eta Miranderen pentsamendua dira.
Joxe Azurmendik, landu dituen beste euskal autoreekin egin duenez, idazlea bere testuinguru historiko zein kulturalean aztertuko du. Miranderen kasuan garrantzi berezia du lanketa horrek, aurreiritziengatik eta ezagutu gabe kritikatua izan baita.
Azurmendiri Mirande pentsalaria interesatuko zaio. Kontutan hartzekoa baita ofizialki kristaua zen gizartean nola altxatu zen Mirande, bera paganoa izanik. Azurmendik mugimendu berriaren aitzindari eta eragile bortitzenetakoa bezala definituko du Mirande.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
- Iturriotz, A. 2010: Zergatik Azurmendi?, Hegats, 45: 9-17.
- Iturriotz, A. 2010: Azurmendi edo Konkretutasuna, Hegats, 45: 85-162.
- Mendiguren, X. 2010: Txango bat, Azurmendiren liburuetan barrena, Hegats, 45: 19-26.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |