Mirari Sagarzazu
Mirari Sagarzazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, artisaua eta bertsolaria |
Mirari Sagarzazu Sacristán (Oñati, Gipuzkoa, 1986ko maiatzaren 8a) artisaua eta artista da, ilustratzailea. Bertsozale Elkarteko irakaslea ere bada.[1]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Batxilergo artistikoa egin zuen Ignacio Zuloaga institutuan, ondoren Arte Ederrak eta azkenik doktoratu egin zen Euskal Herriko Unibertsitatean,[2]Bere tesiaren izenburua: ¿Por qué pinto así? La expresión plástica y artística en adolescentes con Síndrome de Asperger, Autismo de Alto Funcionamiento y/o Trastornos del Espectro Autista.[3]Etxekoen babesa izan du bidean, etxean beti bultzatu baita sormena.
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ilustratzaile da lanbidez eta bere ilustrazioak beste euskarri batzuetara eramaten ditu.
- Haurrentzako kamisetak eskuz margotu izan ditu.
- Haurren ipuinak ilustratu ditu argitaletxe zein erakunde desberdinentzako, eta baita material didaktiko eta webguneren bat ere.
- Ilustratzailea izateaz gain, bertsozale elkarteko irakaslea ere bada eta bertso saioetan jai-jartzaile ere jardun du.[4]
- 2022an Appa Hi!, hika ikasteko Oñatin sortu zuen aplikaziorako marrazkiak egin zituen.[5]
- 2022an Hitakoa berreskuratzeko eta bultzatzeko Oñatin abian duten Ingo Xonau programari buruzkoak azaldu zituen ETBko Hitzetik Hortzera saioan.[6]
- Hurretik Oñati alkarregaz ezaguketako proiektuko marrazkiak egin zituen.[7]
Zaletasunen artean bidaiatzea du gustuko, gauza berriak ikustea, pelikulak ikustea , irakurtzea edota paseatzea.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Dominguez, Anabel. (2017-09-26). «“Eskuz egindako lanari eta sormenari dagokien garrantzia eman behar zaie”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ Autoreak – amesgile argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ Mirari Sagarzazuren tesia. .
- ↑ «La apertura de las sidrerías y Mañukorta, en 'Hitzetik Hortzera'» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-12-05). «Appa Hi!, hika ikasteko aplikazioa sortu dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ «El tuteo en el bertsolarismo, esta semana en "Hitzetik Hortzera"» EITB 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
- ↑ «www.hurretik.eus» www.hurretik.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).