Miren Asiain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miren Asiain
Miren Asiain Lora.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1988  (30/31 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea
Jasotako sariak

Miren Asiain Lora (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1988) ilustratzailea da. Gaur egun, Buenos Airesen bizi da; izan ere, Arte Ederren lizentziatura Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hasi zuen arren, azken urtea Buenos Airesko Unibertsitatean egin zuen.

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirenek betidanik izan du ilustrazioaren inguruko jakin-mina, baina gauzaturiko lizentziaturan, ikasgai bakarrak zuen lotura zuzena ilustrazioarekin. [1] Ondorioz, bere kontura joan da ilustrazioen mundura hurbiltzen, formazio hori bere kabuz gauzatuz.

Internet izan zen bere lanak munduan ezagutarazteko bitarteko nagusia, bere artelanak sarera igoz. Horren bitartez bere lehen enkarguak jaso zituen, batez ere, kartelak. Espainiako, Argentinako, Mexikoko, Italiako eta Txinako hainbat erakusketatan parte hartu du. Gainera, bere kartelak hainbat proiektu musikaletan, jaialdietan eta antzezlanetan nabarmendu dira.[2]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- "Hara!", 2012 Pamiela argitaletxea

- "Versos de la tierra", 2016, SM argitaletxea

- "Diez gotitas de azar", 2016, Melina Barrerak idatzia, Periplo argitaletxea

"Hara!", Pamiela argitaletxearen bitartez argitaratua. Liburu honetan, neskatila baten egun arrunt baten istorioa kontatzen da, bere amonarekin bizi delarik. Biek batera ekintza ugari egiten dituzte, hala nola, afaldu, paseatu, lo egin... baina liburuaren une zehatz batean, azalpenik gabeko gertakizun bat ematen da.[1]

Amona misteriotsu azaltzen zaigu ipuinean, ez du inoiz ezer esaten, baina badirudi baduela mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza. Irudiek detailetxo asko dituzte eta testuak esaten ez duena, irudiak esaten duena alegia, garrantzitsuagoa da. [3]

Hara! liburuak Etxepare saria jaso zuen 2012an. Epaimahaiak hura honela definituz: "Hara! magiaz beteriko kontakizuna da. Autoreak teknika desberdinak erabili ditu eta nortasun bisual handiko albuma sortu du, egunerokotasunetik abiatuta fantasiaren erresumara jauzi egiten duena".[4]

Iberoamerica Ilustrako epaileek kritika labur batean bildu zuten Mirenek saria irabaztearen zergatia, bere lana definituz. "La calidad artística de su obra que se evidencia en la notable sensibilidad plástica de su trabajo, la atmósfera poética que emana de sus imágenes, la elocuencia de los silencios, la calidad contemplativa del conjunto y la sutileza de la paleta cromática donde los protagonistas, luces y sombras dialogan"[5]

Hala ere, liburuak ilustratzeaz bizi nahi du, pixkanaka mundu horretan gehiago murgiltzen doalarik.

Kartelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartelen munduan lan egitea izugarri gustatzen zaio. Izan ere, diziplina horretan transmititu nahi dena irudi edo plano bakar batean bildu behar da, eta liburuek eskatzen duten gertakizun segiden antolakuntzak sortzen duen nahasmendua saihesten da. Hainbat ekitaldi edota musika taldetarako kartelak egin ditu. Hala nola, Grande Days,The Great Destroyers, Microcastles, Huertas Amigas, Pumpk Festival, Amnesty International...[1]

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortze lanetan, izaera edo atmosfera berezia duten irudiak sortzen ditu, teknika desberdinak nahastuz. Bere lanetan bezeroak eskaturikoa betetzen baina era berean, bere izaera edo estiloa mantenduz. Prozesuan murgiltzea gustuko du, ematen duen denbora luzea izaten delarik. [1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hara! (2012), Pamiela argitaletxea.
  • Versos de la tierra (2016), SM argitaletxea
  • Diez Gotitas de Azar (2016), Periplo argitaletxea

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]