Miren Iza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Iza
Miren Iza, Tulsa, Concierto Enérgicas de Greenpeace, Madrid 2018, 03.jpg
Bizitza
Jaiotza Hondarribia, 1979 (41/42 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta psikologoa
Musika instrumentua ahotsa

Discogs: 2538754 Edit the value on Wikidata

Miren Iza (Hondarribia, 1979) gipuzkoar abeslaria da. 2000ko hamarkadatik Electrobikinis eta Tulsa taldeetan parte hartu du, eta bere kabuz ere aritu da. Egun Madrilen bizi da eta bertatik ontzen du bere musika egitasmoa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miren Izaren musika-ibilbideko lehen taldea riot grrrl talde bat izan zen, punk-rocka eta surfa nahasten zituena: Electrobikinis. Neskek osatutako talde bat zen, eta ingelesez abesten zuten. 2002an banandu zen taldea.[1]

Banandu ondoren, bere kabuz gaztelaniaz konposatzen hasi zen, besteak beste, honako artista hauen eraginarekin: Nick Cave, Neil Young eta Bob Dylan, ingelesez, edo Nacho Vegas eta Christina Rosenvinge, gaztelaniaz.[2]​ Alfredo Niharra gitarra-jotzailearen laguntzaz, areto txikietan hasi zen errepertorio berriko abestiak jotzen.[1]

Tulsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niharra, Miguel Guzmán (gitarrak), Alberto Rodrigo (baxua) eta Gabriel Marijuanekin (bateria) [3] Tulsa taldea sortu zuten 2002an. Tulsa Country Byrds-en abestia -haiena ez bada ere- dago izenaren oinarrian, dioenez "une horretan izenean inplizituak zeuden erreferentziekin identifikatzen" ziren.[4]

2006an, Tulsa diskoa argitaratu zuen, eta, hurrengo urtean, 2007an, Sólo me has rozado. Disko horrekin arrakasta nabaria lortu zuten, eta 2007ko Grammy Latinoetarako[5] eta MTV European Music Awards sarietarako izendapenak jaso zituen.[6]

2010ean, Espera la pálida diskoa argitaratu zuten, eta kritika onak jaso zituen.[1] Karlos Osinaga Txapek ekoitzi zuen, eta Anariren kolaborazio bat dago bertan. Hortik urtebetera, Miren Izak komunikatu batean adierazi zuen taldeak atseden mugagabe bat hartuko zuela arrazoi pertsonalengatik, agertokietara itzultzeko datarik eman gabe. Hain zuzen, New Yorkera joan zen lanera, psikiatrian jardutera.[7] Nolanahi ere, taldeak jardunean jarraitu zuen Estatu Batuetan, birak eginez eta abesti berriak ekoitziz.

2013an, Ignonauta film laburra argitaratu zuen; Raúl Santos errealizadoreak zuzendu zuen, eta Miren Iza da protagonista. Tulsaren argitaratu gabeko hiru abestiren ingurukoa da lana: Bórrame del mapa, Verano averno eta El baile abestiak, Subterfuge Recordsek ekoitziak.

2015eko urtarrilean, La calma chicha (Gran Derby Records) diskoa aurkeztu zuen taldeak. Disko honetako soinua berritzailea da, eta letrak ohiko ildokoak dira. Diskoa Madrilen grabatu zen, eta Carasueñok, Charlie Bautistak eta Mirenek berak ekoitzia da. Sintetizatzaileak eta erritmo kutxak erabilita grabatutako atmosferak nabarmentzen dira, eta Mirenen ahots gozo eta lazgarriarekin jantzita daude abestiak.

2017an, Centauros (I*M Records) diskoa argitaratu zuen.

2019an, Tres venenos single digitala argitaratu zuen, eta, 2020ko maiatzean, Yo nací así abestia eta bideoklipa argitaratu zituen[8].

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010) diskoan, abesti bat grabatu zuen Hotel taldearekin: Nao es tu, faculdade de sentir.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Biografía TULSA - Subterfuge Records» web.archive.org 2012-06-21 Noiz kontsultatua: 2020-06-19.
  2. (Gaztelaniaz) «Biografía de Tulsa - La Fonoteca» lafonoteca.net Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  3. «El grupo Tulsa de la hondarribiarra Miren Iza nominado a los Grammy - GARA» gara.naiz.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  4. (Gaztelaniaz) «Miren Iza: 'Observo las emociones interiores, soy antropocéntrica'» ELMUNDO 2015-02-19 Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  5. «Miren Iza: 'Soinu amerikarra erosoa zait gaztelaniazko letrak era naturalean kokatzeko'» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  6. «Izenak» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  7. (Gaztelaniaz) Lugo, El Progreso de. (2019-05-17). «Miren Iza, voz de Tulsa: "Fui a votar vestida de Nochevieja, era apocalíptico"» El Progreso de Lugo Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  8. (Gaztelaniaz) «TULSA estrena su nueva canción y videoclip “Yo No Nací Así"» YTSI 2020-05-15 Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  9. » Blog Archive » txinaurriak. Noiz kontsultatua: 2020-06-26.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.