Miriam Saavedra

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Miriam Saavedra
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiriam Isabel Saavedra Garamendi
JaiotzaMiraflores (en) Itzuli, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Peru
 Espainia
Jarduerak

IMDB: nm8762685 Twitter: miriamsaavdra Instagram: miriamsaavdra Edit the value on Wikidata

Miriam Isabel Saavedra Garamendi, ezagunagoa Miriam Saavedra izenez (Lima, Peru, 1993ko abenduaren 30a) perutar telebistako aktore eta laguntzailea da, eta Espainiako nazionalitatea du 2023tik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993ko abenduaren 30ean jaio zen Liman. Amaren aldetik alaba bakarra da; aitaren aldetik, ostera, bi ahizpa gazteagoak ditu. Gurasoak banantzearen ondorioz, amak eta bere aitona-amonek hazi zuten Callaon.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte zituela, jaioterrian hasi zuen modelo-ibilbidea, eta antzerki libreko interpretazio-eskolan trebatu zen aktore. Orduz geroztik, Peruko antzerki-, zinema- eta telebista-lanetako kide izan zen.

2016. urtean oso ezaguna egin zen Espainian. Apirilean Supervivientes telerrealitate show-ean parte hartu zuen. Bosgarren kanporatua izan zen, lehiaketako 42 egunen ondoren. Gainera, urte horretan bertan, Peruko Garamendi by Miriam Saavedra izeneko emakumezkoen arropa-marka kaleratu zuen.

2017an, Peruko Aventura Sangrienta filmaren protagonista izan zen.[2]

2018ko apirilean, laguntzaile hasi zen Sálvame saioan. Saioan bertan Diario Mi izeneko atal bat zuen, eta elkarrizketak egiten zizkien pertsonaia politikoei, hala nola Iñigo Errejon, Pedro Sánchez edo Martín Vizcarra, baita ikuskizun munduko artistei ere.[3] Sekzioak atentzioa ematen zuen bere xalotasunagatik, bere ateraldiengatik eta gaiak gutxi ezagutzeagatik.[4] Irailean, Espainiako reality-an (Gran Hermano VIP 6) parte hartuko zuela berretsi zen. Abenduaren 20an, 95 eguneko lehiaketaren ondoren eta publikoaren %71,1en aldeko botoekin, azken sariaren 100.000 €-ko irabazlea izan zen.[5] Abenduaren amaieran, Princess Inca kanal digitala aurkeztu zuen Mediaset España, Mtmad lineako plataforman.[6]

2019ko urtarrilean, Gran Hermano Dúo saioaren eztabaidetan parte hartzen hasi zen, iruzkingile. Otsailean, Ven a cenar conmigo: Gourmet edition, Carmen Lomana, José Antonio Canales Rivera eta Pocholo Martín-Bordiúrekin batera. Urte horretan bertan, martxoaren 21ean, Sahara Ellen, el regreso del vampiro filma estreinatu zen Perun. Saavedra protagonista da film horretan, eta Espainian Gran Hermano VIP 6an sartu baino lehentxeago grabatu zuen. Apirilean, 2019an Supervivientes saioaren galetan eta eztabaidetan iruzkingile hasi zen, eta iraganeko mamu gisa ere joan zen bisitan, Carlos Lozano bikotekide ohiak parte hartu baitzuen. Irailean, GH VIP 7ren eztabaidetan parte hartzen hasi zen, eta telerrealitatearen amaieran maletina eman zion bere hurrengo irabazleari, Adara Molinerori.

2020an, Supervivientes 2020ren emanaldietan eztabaidetan parte hartzen hasi zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2010 Asesinas Panamericana Telebi Miniseriea. Aktore nagusia.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2016 Supervivientes Telecinco Lehiakidea (5. kaleratua)
2018 Gran Hermano VIP Telecinco Lehiakidea (Irabazlea)
2018-2021 Sálvame Telecinco Laguntzailea
2019 Gran Hermano Dúo Telecinco Lehiakidea : El debate eta Límite 48H
2019 Todo es mentira Cuatro Laguntzailea
2019 Ven a cenar conmigo: Gourmet edition Cuatro Lehiakidea (4. postua)
2019 MorninGlory Be Mad Aurkezlea
2019 Sábado Deluxe Telecinco Laguntzailea
2019-2020 Supervivientes: Tierra de nadie Telecinco / Cuatro Laguntzailea
2019 Gran Hermano VIP: El Debate Telecinco Laguntzailea
2020 La habitación del pánico (programa de televisión) Cuatro Laguntzailea
2020 Solos/Solas Mitele Plus Parte hartzailea
2021 Secret Story: Cuenta atrás Telecinco / Cuatro Laguntzailea
2022 Sálvame Telecinco Gonbidatua
2022 Secret Story: La casa de los secretos 2 Telecinco VIP Gonbidatua
2023 Fiesta Telecinco Gonbidatua

Webgunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2019 Princess Inca Mtmad Dokuerrealitatea
2020 Bámbola TV Youtube Streaming saioa

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Oharrak
2015 Al filo de la ley Paper txikia
2016 Aventura Sangrienta Protagonista
2019 Sahara Ellen, el regreso del vampiro 2. mailako papera
2019 Vivir Ilesos Paper txikia

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Año Título Oharrak
2015 El río hablador 2. mailako papera
2016 Extraños hábitos Paper nagusia
2021 Pa' qué nos conquistan Bakarrizketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]