Mitchell Printzipioak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mitchell Printzipioak Irlanda eta Britainia Handiko gobernuek eta Ipar Irlandako alderdiek onartutako oinarrizko sei arau dira. Printzipio hauek Ipar Irlandaren inguruko negoziazio prozesuan parte hartzeko oinarriak izan ziren. Izena George Mitchell Ameriketako Estatu Batuetako senatariak proposatu zituelako eman zitzaion. Negoziazioetan parte hartu nahi zuten guztiek honakoa beteko zutela argi utzi behar zuten:

  • Gatazka politikoak konpontzeko bide baketsu eta demokratikoak baino ez erabiltzea
  • Talde paramilitar guztiak desarmatzea
  • Desarme hori komisio batek nahi duenean ziurtatu behar duelarekin ados egotea
  • Euren kabuz indarra erabiltzeari uko egitea eta besteek erabiltzen badute aurka egotea eta alderdi guztien arteko negoziazioak horrela bultzatzea
  • Alderdi guztien arteko negoziaketaz lorturikoa bultzatzea eta bakarrik bide demokratiko eta baketsuak erabiltzea adostasunean ez dauden puntuak aldatzeko
  • Zigorrezko erailketa eta kolpeak gelditu eta horiek gelditzeko bideak hartzea.

Sinn Féin alderdiak hau onartu zuenean kritika larriak jaso zituen beste irlandar errepublikar batzuen aldetik eta banaketak egon ziren alderdiaren barruan, nahiz eta gehiengo zabalak Sinn Féinen eta Mugimendu Errepublikarraren barruan jarraitu zuen.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko azaroaren 14an Ezker Abertzaleak, Altsasun (Nafarroa) eginiko agerraldi batean, Euskal Herriko gatazka modu horren bitartez konpondu behar zela adierazi zuen.[1]

2010eko ekainaren 20an, Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak sinatutako Lortu Arte akordioan, "gatazka gainditzeko tresnak elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa" zirela nabarmendu, eta Mitchell printzipioak gauzatu behar zirela adierazi zuten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]