Mithril

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mithrila, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko metal bat da, Eraztunen Jauna izeneko bere lan ospetsuan agertzen dena. Literatura fantastikozko beste lan batzuetarako argumentu gisa ere hartu da, Erreinu Ahaztuak kasu. Final Fantasy bideo-joko sagan eta Warcraft bideo-jokoan ere aipatzen da, baita Tolkienen lanari buruzko zine trilogian ere.

Sindarinez, bere izenak "dizdira grisa" esan nahi du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaten denez, metalik gogorrena da, eta zenbait propietate ditu. Itxuraz, zilarraren itxura du, baina ez da sekula belzten, ezta herdoiltzen ere, edo platinoarena, urrea baino askoz baliotsuagotzat jotzen delarik. Hala ere, zilarra edo platinoarekin alderatuz, askoz sendoagoa eta gogorragoa izango litzateke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa da mithrila nanoekin lotzea, nortzuk metalak lantzeko trebezia handiagatik ospetsu diren. Esaten denez, mithrilarekin, artisautza lan bikainak egin zituzten. Metal hau aurki zitekeen Erdialdeko Lurraldeko toki bakarra, Moriako meatzeetan zen, eta mithrila, nanoen ospearen arrazoia izan bazen ere, berauen akabua ere izan zen, sakonegi eta gutizia gehiegirekin zulatu baitzuten, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1980an (Arthedain eta Angmarren suntsipenarekin eta Gondorren gainbeherarekin bat), mendipean bizi zen Melkorren balrog bat esnatuz. Honek, nanoak Moriatik erbestera joatea eragin zuen, baita antzinako erresuma nano hau uztea ere.

Eraztunaren Jauna eleberrian, Bilbo Zorrozabalek, bere iloba Frodori, mithrilezko sare kota bat oparitzen dio, Moriako meatzeetan bizitza salbatzen diona. Bere balioa, zenbaezina zen, hainbeste, ezen Gandalfek, une batean, Eskualde osoa baino baliotsuagoa izan daitekeela dion. Biziki gogorra zen, eta, aldi berean, arina, eta ia mihise bat bezain malgua.

Agerpena beste fikziozko istorio batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mithrila, elementu errepikakor bat da beste literatura lan eta fantasiazko saga batzuetan. Adibidez, Ziegak eta Herensugeak izeneko lanean agertzen da, baita beste rol-joko eta bideo-joko batzuetan ere. Azken hauen adibide batzuk Final Fantasy, Golden Sun, Runescape, The Elder Scroll IV: Oblivion, Warcraft, Lineage II, MapleStory, Fiesta Online, Chrono Cross, Arx Fatalis, Empire Strike, Harvest Moon, Helbreath, Cabal online eta Blue Dragon dira.

Full Metal Panic! animezko telesailean, mithril, nazioarteko erakunde antiterrorista baten izena da, telesaileko protagonista, erakunde honetako elitezko armadaren partaide delarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]