Miyuki Okabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miyuki Okabe
Bizitza
Jaiotza Cascavel1972ko otsailaren  21a (47 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Eneko Etxebarrieta
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria eta abenturazalea

Miyuki Okabe (Cascavel, Parana, 1972ko otsailaren 21a-) telekomunikazio ingeniari elektronikoa eta abenturazale brasildarra da, guraso japoniarrak dituena.

Lehen munduko itzulia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna da batez ere Eneko Etxebarrieta gasteiztarrarekin batera honek 1999an hasitako munduko itzulia bizikletaz 2002an amaitu zuelako. Bidaian bertan ezagutu ziren, eta elkarrekin Euskal Herriratu ziren. Handik gutxira ezkondu ziren, eta bigarren munduko itzuli bat, elkarrekin eta tandem batean egitea erabaki zuten luze baino lehen.

Bigarren munduko itzulia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean bikoteak ekin zion bigarren munduko itzuliari, 2015 arte luzatu nahi dutena.

Abentura handia izateaz gain, egitasmoak baditu osagai pedagogikoak eta kooperazio arlokoak ere. Izan ere, Miyuki eta Eneko NBE eta UNICEF erakundeekin elkarlanean daude "Millenium Development Goals" izeneko programarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]