Miño
Miño | |
---|---|
baliorik ez | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai, Natura 2000 sarea, Batasuneko garrantzizko leku eta Ibai nagusi |
Luzera | 315 km |
Azalera | 45,54 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′41″N 7°16′52″W / 43.2114°N 7.2811°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 17.619 km² |
Arro hidrografikoa | Miño basin (en) |
Ur-emaria | 340 m³/s |
Iturburua | Pedregal de Irimia (Meira) (695 m) |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (A Guarda (en) Caminha (en) ) |
Miño[1] (portugesez: Minho) ibaia Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Galiziako ibairik garrantzitsuena izanez.
Espainia eta Portugal bereizten ditu, iparraldean Pontevedrako probintzia eta hegoaldean Minho-Lima azpieskualdea daudela, 76 kilometroko azken tartean.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturburua Pedregal de Irimia izeneko lekuan dauka, Meirako mendilerroan, Lugoko probintziaren ipar erdialdean. Bidean, Miñok ondoko udalerriak zeharkatzen ditu itsasorantz: Rábade, Lugo, Portomarín, Ourense, Ribadavia, Melgaço, Monção, Tui eta Valença do Minho.
Itsasoratzen da A Guarda (Pontevedra) eta Caminha (Viana do Castelo) udalerrien artean.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdetik datorkion Sil ibaia du adar nagusia, Leongo probintzia eta Asturias arteko mendietan sortutakoa. Sil eta Miñok bat egiten dute Os Peares izeneko lekuan, Pantón eta Carballedo (Lugo) eta A Peroxa eta Nogueira de Ramuín (Ourense) udalerrien artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ibaiaren irudi bat.
-
Vila Nova de Cerveiratik pasatzean.
-
Itsadarreko irudia, A Guarda aldean.