Edukira joan

Modernitate berantiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Modernitate berantiarra (edo modernitate likidoa) gaur egungo gizarte globaletako karakterizazioa da, postmodernitatera garatu ordez, modernitaterantz garatuak ( edo hedatuak) izan direnak hain zuzen ere. “Modernitate likido” kontzeptu bezala ulertua Zygmunt Bauman soziologo poloniar-ingelesak sortarazi zuen, modernitate berantiarra ekonomika kapitalista globala, honen suposatzen duen zerbitzuen pribatizazio eta informazioaren[1] iraultzarengatik markatua dago . Nahiz eta kontzeptuaren definizioak autore desberdinen arabera desberdintasunak izan, antzeko fenomenoak batzen dituzte, hori dela eta, era bateratu batean uler daitezke.

Scott Lash, Ulrich Beck, Zygmunt Bauman eta Anthony Giddens bezalako soziologo teorikoen arabera ( postmodernalisten kontra) modernitate jarraitua aro garaikidean hobe dela ulertzea modernitate berantiar bat bezala[2] .1960.urtetik aurrera gertaturiko aldaketa sozial eta teknologikoen arabera, “ modernitate berantiarrak” proposatzen du gizarte garaikideak instituzioen trantsizio eta garapen kultural modernoen jarraipen bat bezala. Modernitate berantiarraren kontzeptua, konpetentzien identitate, kontrastea eta bizi modu eta kultura zatikatuak pairatzen duen mundu baten testuinguruan garatzen da. Modernitate berantiarraren jatorria, harreman sozial jariatuek indibiduoei eragiten dieten era anbiguoa da, horren ondorioz norbanako gogoetatsu eta aukera anitzekoa sorraraziz.  

Kontzeptua berandu modernitatea eraikitzen da atzean aurka zatikatua mundu identitateen lehia eta kontrastea[3], kultura eta bizitza estiloa.[4] matrizea nortasun moderno berandu da, beraz, anbiguoa duten gizarte-harremanak dira, arina eragina gizabanako, ekoizten auto islatzaileak eta multi-konbinatzeak.[5]

Versus Postmodernitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autore hauek modernitate gogoetatsu bati egiten dieten erreferentzia. Giddens-en hitzetan: “ Praktika sozialak etengabe ikuskatuak dira, praktika hauen informazioaren argipean berreginak, modu honetan beraien izaera osagarria aldatuz” [6]. Modernitatea orain auto- erreferentziala izatera jotzen du, modernitate klasikoan ematen zen tradizionalismoaren aurkari bezala definitua izan ordez. Anthony Diddens-ek ez du ezeztatzen modernitatearen sorkuntzatik hainbat aldaketa eman direla, baina azaltzen du ez dugula modernitatea alde batera utzi. Aitzitik, aro garaikideko modernitatea, modernitate garatu, erradikal, berantiarra dela esaten du, baina azken finean modernitatea oraindik eta ez postmodernitatea. Ikuspuntu hori kontutan hartuta, postmodernitatea, modernitatearen bertsio hiper- teknologiko bat bezala agertzen da[7]


Modernitate Likidoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zygmunt Bauman izan zen modernitate likidoaren kontzeptua garatu zuena. Kontzeptu honek norbanakoetan izan zezakeen ondorioei buruz idatzi zuen, zehazki, zalantza sentimenduak handituz eta anbibalentziaren pribatizazioari erreferentzia eginez. Autore honen arabera, modernitatearen jarraipen kaotiko bat da, non pertsona bat alda daiteke posizio sozial batetik bestera era jariatuan. Nomadismoa gizon moderno likidoaren ezaugarri orokorretik dator, bere bizitzan zehar turista bat izango balitz bezala doan bitartean, bizi estiloak aldatzen, lan postuak aldatzen, bikotekideak aldatzen, baloreak aldatzen eta batzuetan are urrutiago joanda, bere joera politiko eta sexuala aldatuz. Baumanek azpimarratzen du, modernitate likidoak norbanakoei jartzen dizkien sama berriak, non tradiziozko patroiak auto-aukeratutako[8] beste patroiez ordezkatuak diren . Modernitate likidoa esamoldeak bilatzen du, elkarrenganako konpromisoa defendatzen zuen eredu baten haustura definitzea, non eremu publikoak atzera pausu bat ematen duen eta indibidualismoak indarra hartzen duen “ herritartasuna” [9]kontzeptuaren desintegrazio geldoa sortaraziz . Gizarte globalizatua, edonori zabaldua aurkitzen da[10] . Honen emaitza mentalitate arauemaile bat da non aldaketetan jartzen den indarra iraunkortasuna alde batera utziz [11][12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Anita Harris, Future Girl (2004) p. 3
  2. Marc Cools et al., Safety, Societal Problems and Citizens' Perceptions (2010) p. 88
  3. Jennifer Craik, The Face of Fashion (London 1994) p. 8
  4. Kim Toffoletti, Baudrillard Reframed (London 2011) p. 75
  5. John Mandalios, Civilization and the Human Subject (1999) p. 2
  6. Giddens, in "Classical modernity and late modernity" (1990) p. 38
  7. R. Appignanesi et al., Postmodernism for Beginners (Cambridge 1995) p. 126 and p. 172
  8. Zygmunt Bauman, Liquid Modernity (2000) p. 8
  9. .
  10. Bauman, p. 23
  11. Adam Phillips, On Flirtation (London 1994) p. 124
  12. Richard Brown, in Neil Corcoran ed, Do you, Mr Jones?

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]