Mondayko ur-jauziak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mondayko ur-jauziak
Saltos del Monday
Saltos del Monday111.JPG
Mondayko ur-jauziak hemen kokatua: Paraguai
Mondayko ur-jauziak
Mondayko ur-jauziak
Mondayko ur-jauziak (Paraguai)
Eskualdea Paraná Garaia
Kontinentea Amerika
Koordenatuak 25° 33′ 43″ S, 54° 37′ 53″ W / 25.5619°S,54.6314°W / -25.5619; -54.6314Koordenatuak: 25° 33′ 43″ S, 54° 37′ 53″ W / 25.5619°S,54.6314°W / -25.5619; -54.6314
Garaiera m.
Altuera m.
Zurrusten kopurua 3 zurrusta nagusi
Zurrustarik altuena 40 m.
Luzera osoa m.
Betebidea Monday ibaia
Batez besteko
emaria
m³/s

Mondayko ur-jauziak (gaztelaniaz: Saltos del Monday) Paraguaiko hego-ekialdean dauden ur-jauziak dira, Paraguaik Brasil eta Argentinarekin duen mugatik hurbil. Hauek Paraná Garaiko departamenduko Presidente Franco udalerrian daude eta Mondayko udal parkea (gaztelaniaz: Parque Municipal Monday) izeneko inguru babestuko zati dira. Parkeak 9 hektareako azalera hartzen du.

Mondayko jauziak Paraguaiko lekurik ikustatuenetako bat da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko batezbesteko tenperatura 21 °C-koa da. Tenperatura maximoa 38 °C-koa izatera irist daiteke; minimoa, berriz, 0 °C-ra jaits daiteke. Herrialdean urtean zehar metatutako prezipitaziorik handiena Paraná Garaia eskualdean neurtzen da. Neguan ihintza eta lainoak etengabekoak izan ohi dira.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monday ibaiak Paraná ibaian isurtzen du ura. Honen emaria aldakorra da, euri-sasoiaren arabera.

Ur-jauziak Monday ibaiaren bokaletik hurbil daude. Hauek, bere osotasunean, 45 metroko garaiera eta 390 metroko zabalera dute gutxi gorabehera. Zehazki hiru jauzi nagusiz eta beste txikiago batzuez osatuta daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]