Mongolen inbasioak
Mongolen inbasioak mongolek XIII. mendean Mendebaldeko eta Erdialdeko Asian hasitako konkistak izan ziren. 1240 inguruan Europaraino iritsi ziren. Konkista haien hedapenak eta bizkortasunak ez dute parekorik, hunoen inbasioak izan ezik.
Mongolen Inperioa XIII. mendean garatu zen Asia osoan egindako konkista eta inbasio batzuen bidez eta 1240ko hamarkadan Ekialdeko Europara heldu. Mongoliar inperioa lehorrez egindako inperio bat izan zen, telurokrazia bat, zalditeriarentzako eta behi-aziendarentzako belarrak elikatzen zuena. Horrela, mongolen konkista eta lapurretarik handienak urtaro beroetan gertatu ziren, ganadurako belar nahikoa zegoenean.
Tartariarren eta mongolen erasoek Errusiako estatuen aurka segitu zuten, mongolen inperioko banaketaren ondoren 1260. urtearen inguruan. Beste nonbait, Txinako mongolen lurralde irabaziek XIV. mendean iraun zuten Yuan dinastiaren pean, Persiakoek XV. mendean segitu zuten Timur Inperiopean. Indian, mongoliar estatu bat XIX. mendera arte iraun zuen, Mughal Inperioaren moduan.