Mons-en-Pévèleko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mons-en-Pévèleko gudua
Bataille-de-Mons-en-Pévèle.jpg
Mons-en-Pévèleko gudua, Charles-Philippe Larivièreren margolana (1839)
Data 1304ko abuztuaren 18a
Lekua Mons-en-Pévèle (Flandriako konderria)
Emaitza Frantziaren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Arms of the Kings of France (France Ancien).svg Frantziako Erresuma Blason Comte-de-Flandre.svg Flandriako konderria
Buruzagiak
Arms of the Kings of France (France Ancien).svg Filipe IV.a Armoiries Principauté de Liège.svg Willem van Gulik
Filips van Chieti
Namur Arms.svg Joan I.a Namurkoa
Indarra
7.200 15.000
Galerak
4.500 4.200

Mons-en-Pévèleko gudua 1304ko abuztuaren 18an, Mons-en-Pévèle herritik hurbil, gertatutako bataila izan zen. Bertan Frantziako Erresumako eta Flandriako konderriko armadak borrokatu ziren. Filipe IV.a erregea bera izan zen Frantziako armadaburua[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mende amaieran Filipe IV.a Frantziakoaren eta haren basailu Guy de Dampierre, Flandriako kondearen arteko liskarra piztu zen. 1297an Filipek eskualdea hartzeko lehen ahaleginak egin ostean, flandestarrak matxinatu ziren. 1302an, Brujasko matutietako sarraskiak eta Kortrijkeko hondamendiak Frantzia umiliatu zuten. 1304ko abuztuaren 9an Filipe IV.a buru zuen frantziar armada Tournain sartu zen.[1].

Abuztuaren 17an, Mons-en-Pévèlen, frantziarrek flandestar gudarostearekin topo egin zuten. Biharamunean flandestarrek ezustean eraso egin zuten. Baina frantziarrek, erregea han zegoela eta adoreturik, eutsi zieten eta garaipen erabakigarria erdietsi zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Bataille de Mons-en-Pévèle Museehistoiredefrance.fr
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mons-en-Pévèleko gudua Aldatu lotura Wikidatan