Kortrijkeko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kortrijkeko gudua
Battle of Courtrai2.jpg
Kortrijkeko gudua, XIV. mendeko irudia
Data 1302ko uztailaren 11
Lekua Kortrijk (Flandriako konderria)
Koordenatuak 50° 49′ 44″ N, 3° 16′ 34″ E / 50.829°N,3.276°E / 50.829; 3.276Koordenatuak: 50° 49′ 44″ N, 3° 16′ 34″ E / 50.829°N,3.276°E / 50.829; 3.276
Emaitza Flandestarren garaipena. 1304 arte autonomia atxiki ahal izan zuten.
Gudulariak
Blason Comte-de-Flandre.svg Flandriako konderria Arms of the Kings of France (France Ancien).svg Frantziako Erresuma
Buruzagiak
Armoiries Principauté de Liège.svg Willem van Gulik
Pieter de Coninck
Namur Arms.svg Joan I.a Namurkoa
Jan Borluut
Jan van Renesse
Artois Arms.svg Roberto II.a Artoiskoa
Indarra
9.000 6.500
Galerak
100 inguru 1.000 inguru

Kortrijkeko gudua, Urrezko ezproien gudua (nederlanderaz: Guldensporenslag, frantsesez: Bataille des éperons d'or) ere deitua, 1302ko uztailaren 11an, Kortrijk (gaur egun Belgika) herritik hurbil, gertatutako bataila izan zen. Bertan Frantziako Erresumako armada eta Flandriako herri-miliziak borrokatu ziren[1].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mende amaieran Flandriako hiriak, hala nola Brujas, Gante, Ypres, Lille eta Douai, Europako aberatsenetako batzuk ziren. Frantziako koroaren basailuak baziren ere, autonomia handia zuten beren aferetarako[2]. Hirietako patrizio aberatsen eta eskulangileen arteko liskarrak aitzaki hartuta, Filipe IV.a Frantziakoa konderria menderatzen saiatu zen. 1297ko urtarrilean Guido van Dampierre, Flandesko kondeak Eduardo I.a Ingalaterrakoaren babesa lortu eta Filipe IV.arekin zuen basailutza lotura hautsi zuen. Erantzun gisa, Frantziak Flandria inbaditu zuen[2].

Armistizio baten ondoan, 1300ean Ypres, flandestarren azken gotorlekua, erori zen. Filipe IV.ak Jacques de Châtillon izendatu zuen Flandriako gobernadore. Guido van Dampierre eta haren seme Roberto gatibu eraman zituzten Frantziara[2]. Horrek hirietako ofiziale elkarteen ezinegona eragin zuen. 1302ko maiatzaren 18an Brujasko eskulangileak frantziar okupatzaileen aurka matxinatu ziren: etxez etxe, ohatzean zeuden soldaduak hil zituzten. 1.000 hildako baino gehiago izan ziren Brujasko matutiak deitutako sarraski hartan[3].

Indarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe IV.ak ezin zuen zigorrik gabe utzi Brujasko sarraskia, eta Roberto II.a Artoiskoa buru zuen armada indartsua bidali zuen. 6.500 gizon inguru ziren: 2.500 zaldizko, 1.000 baleztari, 1.000 pikari, eta infanteria arineko beste 2.000 oinezko[4].

Flandestarrak 9.000 inguru ziren, baina ez zuten zalditeriarik. 3.000 Brujaskoak ziren, gehienak eskulangileak, Willem van Gulik buru zutela. Beste 3.000 Brujas inguruko eskualdekoak eta Flandesko itsasaldekoak ziren (Joan I.a Namurkoa buru), 2.500 ekialdeko Flandeskoak (Jan Borluut buru) eta 500 Ypreskoak[4].

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1302ko uztailaren 8an bi armadek aurrez aurre topo egin zuten Kortrijk hiriaren ondoan. Uztailaren 11n frantziar baleztariek eraso egin zuten. Ondoren oinezkoak abiatu ziren flandriarrengana. Roberto II.a Artoiskoak, garaipena hurbil ikusirik, zalditeria abiarazi zuen. Baina eremua ez zen egokia zaldizkoentzat. Asko lokatzetan trabatu edo lur erretenetan erori ziren; beste batzuk, oinezkoekin oztopatu eta jomuga erraza izan ziren flandriarrentzat[1].

Frantziarren hondamendia erabatekoa izan zen, eta Roberto Artoiskoa bera guduzelaian hil zen. Flandestarrek Groeningheko zelaiko lohian sakabanaturik gelditu ziren frantziar zaldunen edergailuak bildu zituzten. Urrezko ezproi ospetsuak Kortrijkeko Andre Maria eliza apaintzeko erabili ziren[1].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kortrijkeko garaipenari esker, Flandriak burujabetzari eutsi ahal izan zion. Hala ere, 1304ko Mons-en-Pévèleko guduan Filipe IV.ak errebantxa hartu zuen. 1305eko ekainaren 25ean sinatu zen Athisko bakeak oso baldintza gogorrak ezarri zizkien flandriarrei[1].

XIX. mendean Hendrik Conscience idazleak gudua idealizatu zuen Leeuw van Vlaanderen (1838, «Flandesko lehoia») eleberrian. Guduaren data, uztailaren 11, Belgikako flandriar komunitatearen jaieguna da[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kortrijkeko gudua Aldatu lotura Wikidatan