Tournai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tournai
Tournai
 Belgika
Tournai JPG02p.jpg
Flag of Tournai.svg Blason de Tournai.svg
Administrazioa
Herrialdea Belgika
Belgikako eskualdea Valonia
Province of BelgiumHainauteko probintzia
Belgikako barrutiaArrondissement of Tournai
Alkatea Paul-Olivier Delannois
Izen ofiziala Tournai
Doornik
Tornai
Tornacum
Jatorrizko izena Tournai
Posta kodea 7500–7548, 7500, 7540, 7543, 7532, 7548, 7536, 7520, 7504, 7530, 7522, 7503, 7534, 7531, 7521, 7501, 7533, 7502, 7538, 7542 eta 7506
Herriburua Tournai Itzuli
Geografia
Koordenatuak 50° 36′ 00″ N, 3° 23′ 00″ E / 50.6°N,3.3833333333333°E / 50.6; 3.3833333333333Koordenatuak: 50° 36′ 00″ N, 3° 23′ 00″ E / 50.6°N,3.3833333333333°E / 50.6; 3.3833333333333
Tournai hemen kokatua: Belgika
Tournai
Tournai
Tournai (Belgika)
Azalera 213.75 km²
Mugakideak Estaimpuis, Toufflers, Sailly-lez-Lannoy, Willems, Baisieux, Camphin-en-Pévèle, Wannehain, Bachy, Rumes, Brunehaut, Antoing, Péruwelz, Leuze-en-Hainaut, Frasnes-lez-Anvaing, Celles eta Pecq
Demografia
Biztanleria 69.554 bizt. (2018-01-01)
Dentsitatea 325,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 069
Hiri senidetuak Troyes eta Canterbury
www.tournai.be/

Tournai (frantsesez: Tournai, tuʁnɛ ahoskatua; nederlanderaz: Doornik; latinez: Tornacum) Belgikako hegoaldean dagoen hiria, Valonian hain zuzen ere. Frantziako mugatik hurbil (Lilletik 26 km-ra) dago, Eskalda ibaiaren ertzean.

Arlon eta Tongresekin batera herrialdeko hiririk antzinetariko bat da, Erdi Aroan Flandriako nagusienetariko bat. Bere kanpandorrea eta katedrala UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria (eraikuntzarako gaiak, ehungintza, metalurgia, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu ugari gorde ditu hiriak. Aipagarriak dira XII-XIV. mendeetako kanpandorrea, Escaut ibaiaren gaineko XIV. mendeko zubia, XIV. mendearen hasierako Apezpikuaren plaza, XII-XIII. mendeetako katedral gotikoa, Saint-Jacques eliza (XI-XIII. m.), Sainte-Marie-Madeleine eliza gotikoa (XIII-XIV. m.), XVII. mendean berritutako Saint-Piat eliza erromanikoa, XII. mendeko Saint-Brice eliza (XX. mendean berritua) eta Arkeologiako eta Arte Ederretako museoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tornacum izena zuen erromatarren garaian, eta hiri garrantzitsua zen jada. III. mendean Piat santuak kristautu zuen hiria eta frankoen mende egon zen IX. mendean normandiarrek konkistatu zuten arte. XII-XV. mendeen artean Frantziaren barne egon zen. 1513. urtean Ingalaterrako Henrike VIII.ak inbaditu zuen eta ingelesen esku egon zen bost urtez. 1521. urtean Karlos V.ak konkistatu zuen. 1667. urtean Luis XIV.a Frantziako erregeak hiria gotor zezan agindu zion Vauban arkitektoari, eta errege haren agintaldian osatu zen, neurri handi batean, hiriko arkitektura. Austriarren eta frantsesen mende egon zen 1814. urtean Belgikako hiri bihurtu zen arte.

Tournaitar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tournai Aldatu lotura Wikidatan