Montaza jauregia
Montaza jauregia | |
---|---|
قصر المنتزه | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 31°17′19″N 30°00′57″E / 31.2886°N 30.0159°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1892 |
Komisarioa | Abbas II.a Egiptokoa |
Arkitektura | |
Azalera | 370 Feddan |
Montaza jauregia (egiptoar arabieraz: قصر المنتزه) (Asr el Montaza) jauregia, lorategiak eta museoa Alexandriako (Egipto) Montaza barrutian. 1892an eraiki zen Abbas II.a Egiptokoa erregearen udako egoitza gisa.[1]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alexandriako erdigunetik ekialdera dagoen goi-ordoki batean eraiki zuten, Mediterraneo itsasoko hondartza batera begira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1892an amaituta, Montaza jauregiko lorategi handiek egun hotela den Salamlek jauregia izan zuten lehenik, 1892an Abbas II.a Egiptokoak eraikia. Ehizarako pabiloi eta laguntzaileentzako bizileku gisa erabili zen.[2]
Anuar as Sadat presidenteak Salamlek jauregi originala berritu zuen presidentearen egoitza ofizial gisa. Hosni Mubarak presidente ohiak erabili zuen azken aldiz.
El-Montaza parkea, 61 hektareako antzinako errege-lorategiak, paisaia-parke publiko eta baso-erreserba gisa daude irekita.
El-Haramlek — Montaza Jauregia Muhammad Ali dinastiako arte-objektuen eta familia-historiaren museo publiko bat da. Salamlek jauregia hotel bat da orain.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hormma eta finkara sartzeko pabiloia.
-
Salamlek jauregia, egun hotela.
-
Salamlek jauregiko saloi bat.
-
Farouk erregearen zubia.
-
Zubia urrutitik ikusita.
-
Montazako itsas faroa.
-
Lorategietako ikuspegia.
-
Lorategietako eraikina.