Monte Adranone

Koordenatuak: 37°41′03″N 13°08′23″E / 37.684074°N 13.139629°E / 37.684074; 13.139629
Wikipedia, Entziklopedia askea
Monte Adranone
Datu orokorrak
Garaiera899 m
Motaarkeologia-aztarnategi eta parke arkeologikoa
Azalera890.647 m²
Geografia
Map
Koordenatuak37°41′03″N 13°08′23″E / 37.684074°N 13.139629°E / 37.684074; 13.139629
MendikateaMonti Sicani (en) Itzuli
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
ProbintziaAgrigentoko probintzia
Italiako udalerriSambuca di Sicilia
Geologia
GaraiaAntzinate klasikoa

Monte Adranone Agrigentoko probintziako Sambuca di Sicilia herriaren iparraldean dagoen mendia da. Mendiaren tontorrean, antzinako Adranon hiriaren hondakinak daude, Siziliako toki arkeologiko garrantzitsuenetako bat.

Adranon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Adranon hiria K.a. V. mendearen hasieran ezarri zen, baina K.a. III. mendean suntsitua izan zen, indusketa arkeologikoen datuen arabera. Hiria, Siziliako ekialdeko izen bereko hiriaren ezberdina da, eta ziuraski, Diodoro Sikulok aipatzen du Lehen Gerra Punikoaren kontakizunean[1]. Hiria, indusketa arkeologikoen ondoren berriro lurperatua, lur irregular eta uhinduan hedatu zen, hego-mendebalderantz terraza bihurtuz. Eremu arkeologikorako sarreraren inguruan, Tomba della Regina nekropoli monumentala dago. Adranone mendiaren tontorrerantz, hiriaren zati bat dago gotortuetako hormekin, artisauen auzo bat eta temenos batez inguratutako santutegi bat, aurrean sazelo bat duena, non botozko eskaintzak uzten ziren. Mendiko tontorrean akropolia dago[2].

Palazzo Panitteri Arkeologia Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adranon hiriko botozko eskaintza ugari berreskuratu dira, baita anforak, terrakotak, jainko-bustoak, Atikako zeramika eta brontzezko artikuluak ere. Aurkikuntza horietako asko Palazzo Panitteri Arkeologia Museoan daude ikusgai, Sambuca di Siciliako erdigune historikoan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, 23.4.2
  2. Le montagne | Sicilia |Archived 2016-06-14 at the Wayback Machine. 2020.07.07an kontsultaturik

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]