Adrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Adrano
Italiako udalerria
Adrano-Panorama.JPG
Administrazioa
Estatua  Italia
Eskualdea  Sizilia
Probintzia Cataniako probintzia
Posta kodea 95031
ISTAT kodea 087006
Geografia
Koordenatuak 37° 39′ 45″ N, 14° 50′ 08″ E / 37.6625°N,14.835555555556°E / 37.6625; 14.835555555556Koordenatuak: 37° 39′ 45″ N, 14° 50′ 08″ E / 37.6625°N,14.835555555556°E / 37.6625; 14.835555555556
Map of comune of Adrano (metropolitan city of Catania, region Sicily, Italy).svg
Adrano hemen kokatua: Italia
Adrano
Adrano
Garaiera 560±1 metro m.
Eremua 83,22 km²
Demografia
Biztanleria 35.549 biztanle
Dentsitatea 427,17 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea A056
Telefono aurrizkia 095
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Ordu-eremua UTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Adrano Italiako udalerri bat da. Cataniako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. 2016an 35.549 biztanle zituen, 83,22 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adranok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Biancavilla
Bronte
Centuripe
Regalbuto
Sant'Alfio
Zafferana Etnea
Belpasso
Castiglione di Sicilia
Maletto
Nicolosi
Randazzo

Adrano (Sizilieraz: Adranu), antzineko Adranon, Cataniako udalerria da Siziliako ekialdeko kostaldean. Catania hiriburutik 41 kilometrora dago eta Etna sumendiaren oinetara, Simeto eta Salso ibaien bat-egitean. Hau eskualdeko merkataritza-gunea da, olibak eta zitrikoak produkturik salduenak izanik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fundazioa eta aurrekristau aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dionisio Zaharrak hiria fundatu zuen K. a. 400an, Sirakusako boterea eskualdean hedatzen saiatu zenean. Hiriko izena Adranon izenetik dator, Adranusen ohoretan, sikuloek gurtzen zuten jainko bat[1]. K. a. 344an, Hizetas I.a Lentinikoa eta Timoleon Korintokoa buruzagien artean gudu bat gertatu zen, azken hau Tauromeniotik zetorren. Nahiz ta adranotarrak banatuta egon bi horien artean, azkenean, Timoleoni zabaldu zizkioten ateak eta honen armada lagundu ondoren, amaieran greziarra garaile irten zen[2] [3]. Timoleón Adranoren santutegian jainkoari sakrifizio bat prestatzen zegoela, Hizetasek ordaindutako bi atzerritarren atentatu bat jasan zuen, baina kalterik gabe irten zen[4]. Hurrengo urteetan, Campainiako mertzenarioek (mamertinoek) behin eta berriz eraso egin zuten hiria. Erromatarrek setiatu eta hartu zuten hiria K. a. 263an[5] eta civitas estipendiaria izendatu zuten, beraz, Erromari zerga handiak eman behar zizkion. Valerio kontsulak hondatu zuen hiria, biztanleak esklabu bilakatu eta saldu zituen Centuripen bizi zien aratorei, hau da, nekazariei. K. a. 137an, Eunook alperrikako matxinada zuzendu zuen Erromaren aurka eta hortik aurrera, Adrano Centuripeko parte bat baino ez zen. Erromatarrek Adranum[6] edo Hadranum[7] deitu zioten hiri honi. Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori eta gero, germaniar tribuek hainbatetan arpilatu zuten hiria. Bakarrik Teodoriko Handiaren agintaldian (495-526) eta Casiodoro administrazioan, egoera hobetu zen. VI. mendearen erdian, Ekialdeko Erromatar Inperioak konkistatu zuen. 950. inguruan, Muza arabiarrak Centuripen eta ondoko hiriak kontrolatu zituen, harrez geroztik, Adrano Siziliako emirerriaren zati bat bihurtu zen. Harrez gero hiriko biztanleak gehienbat esklabuak ziren eta etxebizitzak txabolak. Arabiarrek toleranteak eta nekazari trebeak zirenak, azpiegitura onak eraki zituzten Adranoren inguruan. Hauetariko bat, Ponte dei Saraceni izenekoa (sarrazenoen zubia), bisitagarria da. Arabiarrak eskualdean egon ziren 1075 arte. Urte horretan, normandoak, Hugo Yerseikoak Caid Albucazar irabazi zuen. Adrano, Cataniako artzapez-barrutiko parte bat izan zen, Ansgerio praileak zuzendurik.

Ekonomian, hiritarrek jarraitu zuten arabiarrekin hasitako jarduerekin, hots, nekazaritzarekin eta beste lanekin, baina nornandoen aldian, ardoa, larrua eta setazko sektoreak nabarmendu ziren.

Behe Erdi Aroa eta feudalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hohenstaufenen helduerak XII. mendearen amaieran, etengabeko zailtasunak eta eztabaidak ekarri zituen Siziliara. Geratzen ziren arabiarrak administrazioak errukirik gabe jazarri zituen eta hauek, azkenean, erresistentzia armatuaz erantzun zuten Troina, Entella eta Centuripeko gotorlekuetan. Matxinada bortizki bukatu zen, bizirik irten zirenak hil edo bahitu zituztelako. Klemente IV.a Aita Santuak Karlos Anjoukoa Siziliako errege egin zuen. Horrek bukatu zuen Hohenstaufenen boterea hego Italian. Aldi honetan, Adrano ehiztarien bizileku bat bilakatu zen eta biztaleen kopurua 1.000tik, 300era jaitsi zen. 1282 urtean, Siziliar bezperetan, bukatu zen frantziar agintaldia bukatu zen Sizilian Petri III.a Aragoikoa errege bilakatu zenean. Hurrengo urteak bereizgarriak izan ziren eskualdeko burgesia eta nekazarien arteko etengabeko gatazkengatik. Adrano, Garzia de Lingida katalanaren jabegoa izan zen eta 1286an, Luca Pellegrinorena. Eskualdeko lurrak eztabaidatuak izan ziren nekazarien eta nobleen artean XV. mendera arte. Mende horretatik aurrera, erregeordeek Sizilia gobernatu zuten. 1412tik 1515 arte, Moncada familiak Adranon agindu zuen. Giovan Tommaso Moncadak (1466–1501) normandiar gaztelua berriztu eta gotortu zuen. Berak baimendu zuen Epiroko zenbait errefuxiatu Adrano ondoan ezartzea, zeinek Biancavilla fundatu baitzuten. Moncada kontearen senideek egoitz handiak eraiki zitutez (palazzi izenekoak) hiriaren erdian. Hauen artean gaurko udaletxea dago. Herriko plaza bilgunea izan zena garai hartako 6.000 biztanlerentzat. Urte horietan, Monastero di Santa Lucia eraiki zen. 1693ko lurrikarak kalte handiak eragin zituen hirian.

XVIII. XIX. eta XX. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendetik eta 1820 arte, Adranok Italian eta Sizilian gertatzen ziren antzeko matxinadak jasan zituen, hauen artean Risorgimentoarenak (Italiaren bateratzea). Adrano administrazio-gunea bihurtu zen eta 1819an, epaitegi bat izan zuen. Giuseppe Garibaldi 1860 Sizilian lehorreratu ondoren hainbat erreformak egin ziren: 1860ko uztailaren 1.ean, udalbatza ezarri zen Adranon, Lorenzo Ciancio burua zelarik. Teatro Bellinik (Bellini antzokia) garai hartakoa da eta adierazten du urte horietan izandako aldaketak. Ospitale bat eraiki zen, askoren ustez, eskualdeko tokirik aberatsena izan zen. 1920an, Vincenzo Bascetta predikari erreformista agertu zen Adranon eta Carmelo Salanitro irakasle antifaxistarekin sutsuki borroka egin zuten nekazarien eskubideen alde. Ekimen horri esker, inguruko labazko paisaia olibondozko eta alberdolondozko sailak bilakatu ziren. Carmelo Salatrino Mautthausen kontzentrazio esparruetan hil zen 1945ean. Adranok kalte handiak pairatu zituen 1943an, II. Mundu Gerran.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek hasierako herriari Hadranum izendatu zuten. Arabiarren okupazioan, Adarnu edo Adarna deitu zuten. Normandoek, berriz, Adernio eta Adriano izenak erabili zituzten. 1929 arte, Adernò izan zen izen ofiziala, gaur egun biztanle batzuek honela deitzen diote, nahiz eta izen ofiziala Adrano izan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Normandiar gaztelua (Castello Normanno) hiriko gunean, Roger I.ak agindu zuen eraikitzea. Gazteluaren barruan museo arkeologikoa dago non erakusten den eskualdean indusketetan aurkitutakoa.
  • Chiesa Madre (Ama Eliza), normandiar artelana.
  • Convento di Santa Lucia, Erroma kalean, Biscari printzeak agindu zuen eraikitzea 1596an eta Stefano Ittar Cataniar arkitektoak berdiseinatu zuen. 1775eko kapera bat du. 1920 hamarkadaren hasiera arte, praileak bizi ziren monastegian, baina herriaren jabegoa denez, parte bat eskola gisa erabiltzen da.
  • Villa Comunale-ren parke publikoa, monastegiaren aurrean, zenbait hamarkadatako palmondoak ditu.
  • Teatro Bellini antzoki publikoa, 2004ean berriz zabaldu zena 26 urte ondoren. Erregeordeak agindu zuen eraikitzea 1779an Parmako antzokiaren antzarekin (1618an eraikitakoa). San Vitoren hondakinen gainean eraiki zen.
Adranoko normandiar gaztelua
  • Erdi Aroko Ponte dei Saraceni, hiritik 3 kilometrora.
  • Greziar kokalekuen aztarnak, hiriko ekialdean.

Tradizio katolikoari esker, Adranok hainbat ezkutatutako kaperak eta elizak daude auzoetan. Hala ere, Adrano ospetsua da inauteri koloretsuengatik eta San Nicolaren ospakizunagatik, San Nicola di Ponteren ohorez, abuztuaren 3an.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrano loturik dago Paternòtik Cataniarako abiadura handiko SS 121 rekin. Bronteren ondoan, nasa bat (Etnapolis izenekoa) berriki zabaldu da. Adrano, Cataniarekin konektaturik dago autobus linea batekin, FCE [8]k kudeatzen duena. Horrek zenbait herri konektatzen ditu Cataniako geltoki nagusiarekin eta urrunago dagoen hondartza batekin. Autobus azkar batek herri txikien bidea egiten du, bidaiariak zuzenean eramanez Cataniara autopistaren bidez. Udan, autobus batek Adrano, Bronte, Randazzo, Floresta and Naso lotzen ditu. Catania-Borgo eta Riposto geltokien artean, Littorinak funtzionatzen du, hau da, diesel tren nostalgiko bat Adranon, Paternòn, Biancavillan, Santa Maria di Licodian eta beste hiri batzuetan gelditzen dena. Catania Paternòrako linea luzatzea aurreikusita dago eta, jadanik, lanak hasi dira. Adrano ez dago lututa Trenitaliarekin (Italiako nazio-tren sistemarekin), baina FCE-k Adranon bi ibilbide ditu (A eta B).

Osasungintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adranok ez du ospitalerik, bakarrik larrialdietarako Guardia medica, izeneko gune paramediko bat, langileekin, ibilgailuekin eta ekipamenduarekin. Hurbilen dagoen ospitalea Maria SS. Addolorata da, Biancavillan, Adranoko larrialdetasunez arduratzen dena ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adrano Aldatu lotura Wikidatan
  1. Diodoro Sículo XIV,37.
  2. Diodoro Siculo XVI, 68.
  3. Plutarko: Timoleonen bizitza, XII.
  4. Plutarko: Timoleonen bizitza, XVI.
  5. Diodoro Síkulo: XXIII, 4.
  6. Adrano - Britannica Online Encyclopedia
  7. Diodoro Sikulo: Biblioteca Historikoa, 23.4
  8. Via Circumetnea