Montserrat Casas i Soldevila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Montserrat Casas i Soldevila
Q97485488 Itzuli

2013ko urria - 2024ko maiatza
abade

Bizitza
JaiotzaAlella, 1933
Herrialdea Katalunia
Heriotza2024ko maiatzaren 16a (90/91 urte)
Jarduerak
Jarduerakmoja
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaKlaratar

Montserrat Casas i Soldevila (Alella, 19332024ko maiatzaren 16a) kataluniar moja klaratarra izan zen. Pedralbes monasterioko abadesa izan zen 2013tik hil zen arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montserrat Casas i Soldevila Alellan jaio zen 1933an[1]. 1955eko apirilean 9an monasterioan sartu zen eta urte hartako urrian nobiziotza hasi zuen[2]. Hurrengo urtean lehen botoak eman zituen, eta 1959ko abenduaren 8an betiko botoak[2].

Hainbat lan izan zituen monasterioan: jostun, arropazain, lorezain eta sukaldari[2]. Fundació Alíciaren bitartez, Casasek Pedralbesko matóaren errezeta mantentzea bermatu zuen, ordura arte mendeetan zehar ezkutuan abadesa batetik bestera pasatzen zena, adinarengatik ezin baitzuen kantitate handietan prestatu eta ez baitzion publiko orokorrari ezagutarazi[3].

2013ko urriaren 20an komunitateak Casas abadesa hautatu zuen, bikarioaren eta Pierrette Prat i Galindo abadesa emerituaren onespena ere jasoz[2]. Hil zen arte behin eta berriro hautatua izan zen[2].

Montserrat Casas 2024ko maiatzaren 16ko goizean hil zen, 90 urte zituela[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Mor als 90 anys Montserrat Casas, abadessa del monestir de Santa Maria de Pedralbes de Barcelona» La Vanguardia 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  2. a b c d e (Katalanez) Castellano, Anna. «Sor Montserrat Casas Soldevila» Catalunya Cristiana 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  3. (Gaztelaniaz) Pauné, Meritxell M. «Muere sor Montserrat Casas, popular abadesa del monasterio de Pedralbes de Barcelona» El Periódico de Catalunya 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  4. (Katalanez) Munté Margalef, Carme. «Ha mort l’abadessa de Pedralbes» Catalunya Cristiana 2024-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]