Montserrateko kremailera-trena

Koordenatuak: 41°36′33.64″N 1°50′17.95″E / 41.6093444°N 1.8383194°E / 41.6093444; 1.8383194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cremallera de Montserrat

Montserrateko kremailera-trena.
Datu orokorrak
Garraio motaKremailera-trena
EskualdeakMonistrol de Montserrat
Geltokiak3
Bidaiariak582.866 (2011)[1]
JabeaFerrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Webguneahttp://www.cremallerademontserrat.cat
Ustiapena
Hasiera1892ko urriaren 6a
2003ko ekainaren 11
Amaiera1957ko maiatzaren 12a
EragileaFerrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Ibilgailuak5 automotore
Datu teknikoak
Luzera5.238 m
Galiboa1 m
Abiadura maximoa45 km/h
 Mapa

Montserrateko kremailera-trena (katalanez Cremallera de Montserrat) Kataluniako Bages eskualdeko Monistrol de Montserrat udalerria eta Montserrateko monasterioa elkarlotzen dituen kremailera-trena da. 1892ko urriaren 6an inauguratu zen, Ferrocarrils de Muntanya de Grans Pendents enpresak eraikia, eta 1957ko maiatzaren 12an itxi zen, trenbidearen narriaduraren ondorioz. 2003ko ekainaren 11n Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunyak (FGC) trenbidea berreskuratu eta martxan jarri zuen berriro.

Kremailerak 5,238 kilometroko luzera du, 15 minututan bidaia osotzen delarik, eta 550 metroko malda gainditzen du. Orduro 1.500 pertsona garraiatzeko gai da. Núriako kremailera-trenarekin batera Iberiar penintsulan martxan dabilen kremailera-tren bakarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua eta eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran Montserrateko monasteriora heltzeko bideak hobetzeko beharra ikusi zen, bisitarien gorakada jarraia zela eta.

Joaquim Carrera ingeniariak eta Josep M. González enpresariak Monistrol de Montserrat udalerria (non Bartzelona-Manresa trenbidea ibiltzen zen) eta monasterioa lotzeko kremailera-tren bat eraikitzeko ideia aurkeztu zuten.

1880an proiektua aurkeztu zen eta urtebete geroago onetsia eman zitzaion. Hilabete batzuren buruan Ferrocarrils de Muntanya a Grans Pendents sozietatea sortu zen.

1890n Ferrocarrils de Muntanya a Grans Pendentsek proiektua berridatzi zuen, trazadura laburrago batekin, metro bateko trenbide zabaleraz, eta Abt sistema erabilita, eta 1981an gobernuak proiektua onartu zuen. Urte horretako irailean trenbidearen eraikuntza hasi zen, eta 13 hilabetetan, 1892ko urriaren 6an, Montserrateko kremailera martxan jarri zen, ordubete eta 5 minututan ibilbide osoa betez.

Zerbitzua finkatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905an trenbidea Monistrol Nord geltokira luzatu zen, non Norteko Konpainiaren zerbitzuekin lotura zegoen, hasierako proiektuan aurreikusitakoari jarraituz.

XX. mendearen hasieran geltokietan hainbat hobekuntza egin ziren, eta trenbidearen kapazitatea ere handitu zen, trenbide bikoitza ibilbidearen erdira luzatuz eta nasak handituz, tren gehiago erabili ahal izateko.

1922an Burdinbide Katalanen Konpainiak (Companyia de Ferrocarrils Catalans) Martorell-Manresa trenbidea jarri zuen martxan, kremailera-trenarekin lotura geltokia eraiki zuelarik.

Narriatze eta itxiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30eko hamarkadan Montserrateko teleferikoa jarri zen martxan, eta horrekin batera errepideak ere hobetu ziren, monasteriora heltzeko lehia handituz.

Espainiako Gerra Zibilan zaurituak monasterioan zegoen ospitale militarrera garraiatzeko erabili zen, eta bidaiarientzako zerbitzuak eten ziren. Gerraondoko urteetan trenbidearen hobekuntza eta berrikuntza inbertsioak eten ondoren zailtasun ekonomiko handiak jasan zituen kremailerak. Hala ere, 40ko hamarkadan bidaiari kopururik handiena lortu zen.

1953an istripu larria gertatu zen, monasteriora igotzen ari zen konboi batek behera egin eta beste tren batekin talka egin ondoren. Bigarren tren honek metro batzuk beherago beste tren batekin ere talka egin zuen, guztira 8 hildako eta 160 zauritu baino gehiago egon zirela, horietatik dozena bat larri.

Istripuak monasteriora kremailera-trenean igotzeko mesfidantza sortu zuen, eta aurretik zituen arazo ekonomikoak areagotu ziren. Hala, ezin izan ziren trenbideak beharrezkoak zituen hobekuntzak gauzatu, eta 1957ko maiatzaren 12an trenbidea itxi zen.

Berreskuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Montserrateko kremailera berreskuratzeko proiektua aurkeztu zen, monasteriora igotzeko errepideek jasaten ari zituzten trafiko pilaketei aurre egiteko.

FGCk proiektua idatzi eta trenbidea ustiatzeko ardura hartu zuen. Monasterioa eta Monistrol Vila geltokien arteko trazadura zaharra birgaitu zen, aldaketa txiki batzuk baino ez eginda, hala nola pasonibelak ezabatzeko tarte txiki batzuen altuera igotzea. Monistrol Vila eta Monistrol Enllaç geltokien arteko tartea, aldiz, berria eraiki zen, 480 metro luze den zubi berria eraikita. Monistrol Enllaç eta Castellbell i el Vilar arteko tartea ez zen berreskuratu.

2001eko uztailean lanak hasi ziren, eta 2003ko ekainaren 11n Montserrateko kremailera berriro ere martxan jarri zen.

Azpiegitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide berriak 1957. urtera arte ustiatu zen trenbide zaharreko tarte gehienak aprobetxatzen ditu. 5,28 km-tik 4,1 kremailera bidezkoak dira, Monistrol Vila geltokitik Montserrateko monasterioa arte. 550 metroko desnibela gainditzen du, %15eko maldekin.

Kremailera zaharra bezala, berriak ere zabalera metrikoa du (1000 mm) eta Abt sistema erabiltzen du. Trenbide bakarra dago trazadura osoan zehar, ibilbidearen erdialdeko 400 metro izan ezik, non igotzen eta jaisten diren trenen gurutzadura gertatzen den. Trenbide osoa elektrifikatuta dago, korronte jarraian 1500 volt-etan.

Aipatzekoa da Llobregat ibaiaren gaineko zubia, pont del Centenari izenekoa, 480 metro luze eta 8 zutaberen gainekoa. Ibilbidean zehar lau tunel daude, horietatik hiru kremailera zaharrekoak (Monistrol, L'Àngel eta Apòstols tunelak). Eraikuntza berriko tunel bakarra La Foradada tunela da, pont del Centenari zubira heltzen dena.

Material mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunyak erabilitako bidaiarientzako automotoreak, monasterioa inguratzen duten tontorrekin izepetuak:

Zenbakia Izena Irudia Eraikitzailea Eraikitze zenbakia Urtea
AM1 El Cavall Bernat Stadler 683 2002
AM2 Sant Jeroni Stadler 684 2002
AM3 El Montgròs Stadler 685 2002
AM4 Els Flautats Stadler 686 2002
AM5 Les Agulles Stadler 687 2002

Kremailera zaharreko baporezko lokomotorrak:

Kremailera zaharreko 6. zenbakidun baporezko lokomotorra, Ribes-Vila geltokian.
Kremailera tren baten trakzio-mekanismoa.
Mota Zenbakia Izena Eraikitzailea Eraikitze zenbakia Urtea Notak
021T 1 Verge de Montserrat AEC 2352 1892
021T 2 Monistrol AEC 2353 1892 1953ko istripuaren ondoren "Abat Deàs" plaka eraman zuen. Reial Automòbil Club de Catalunyak (RACC)-ek gordea.
021T 3 Sant Jeroni AEC 2354 1892 1953ko istripuaren ondoren deseginda.
021T 4 Víctor Balaguer AEC 2355 1892 Monistrol Vila geltokian,[2] lehen partikular batek gordea.
021T 5 Abat Deàs AEC 2356 1892 1953ko istripuaren ondoren deseginda.
021T 6 Julian Fuchs SLM 748[3] 1892 FGCk eskuratuta. Ribes-Vila geltokian ikusgai.[4]
021T 7 Elías Rogent SLM 2797[5] 1921 1972an deseginda.
021T 8 Conde de Lavern SLM 2872 1923 Partikular batek gordea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Treneando.com - El cremallera de Montserrat bate su récord de pasajeros desde su reapertura en 2003 https://treneando.com/2012/02/08/el-cremallera-de-montserrat-bate-su-record-de-pasajeros-desde-su-reapertura-en-2003/
  2. FGC recupera la locomotora de vapor centenària Monistrol
  3. Material mòbil històric «ValldeNuria.com». http://www.valldenuria.com/website_valldenuria/media/downloads/cremallera/material_historic.pdf
  4. http://www.trenscat.com/nuria/vapor6_ct.html Fitxa d'aquesta locomotora
  5. Kaspar Vogel: Die Schweizerische Lokomotiv- und Maschinenfabrik 1871−1997, ISBN 3-907014-17-0

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

41°36′33.64″N 1°50′17.95″E / 41.6093444°N 1.8383194°E / 41.6093444; 1.8383194