Morichro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Morichro deritzona indarraren botere bat da, aspaldi ahaztua, Jedien lehen garaian erabilia Star Warseko fikziozko unibertsoan.

Aipaturiko arte honek indarraren bidez edozein izaki bizidunen bizi funtzioak animazio suspenditu egoera bateraino moteltzean zetzan. Hasiera batean behintzat, sendatzeko modu bezala erabiltzen zen, baina hiltzeko ere berdin erabil zitekeen. Bere erabilera Jedi Kontseilu Goreneko kideei mugatua zegoen, teknika honen erabilera desegoki batek heriotza eragin baitzezakeen.

Oso antzinako teknika honen erabiltzailerik ezagunena Yaddle zen, Jedi Kontseiluko kidea izan zena Nabooko guduaren garaian. Morichroaren sekretua Yaddleek antzinako holokroi batean aurkitu zuen, Jedi Liburutegiko artxibategi ugarietako batean ahaztua.

Hain teknika arriskutsua izanik, Yaddleek bere padawanetako oso gutxiri irakatsi zien. Hauetako bat Sartochi Ramora izan zen, azkenean indarraren alde ilunean amaitu zuena. Beharbada, Morichroaren erabilera desegokiaren ondorioz.