Nabooko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Nabooko gudua Star Warseko fikziozko unibertsoan gertatutako gudu bat da, Naboo planetan (32 aBY), Gunganen eta Nabootar soldadu arnegatuen artean Merkataritza Federazioaren aurka, planeta honi askatasuna eta bakea itzultzeko asmoz.

Gunganek droideen aurka borrokatu zuten Nabooko zelai batzuetan, Merkataritza Federazioaren arreta pixka batez desbideratzeko nahian, nabootarrek (hauekin Padmé Amidal, Qui-Gon Jinn eta Obi-Wan Kenobi zeudelarik) Federazioko erregeordea geldiarazten zuten bitartean. Nabootarrek jauregiraino jarraitu zuten, non espezialdutako pilotu batzuk euren ehizaontziekin Blokeoraino joan ziren, hau suntsitzen saiatuz. Baina Nabooko gizakiek espero ez zuten zerbaitekin topo egin zuten: Sith bat. Darth Maulek, une horretan Darth Sidiousen ikaslea zena, heriotzeraino borrokatu zuen Obi-Wan Kenobi eta Qui-Gon Jinnen aurka. Borroka odoltsu baten ondoren Qui-Gon Jinn hiltzea lortu zuen, baina ezin izan zuen Obi-Wanen eraso bortitza jasan. Bitartean, Anakin Skywalker gazteak droideen kontrol zentrua suntsitu zuen eta hauek esklabu hartuak izan ziren. Beraz, merkataritza federazioak gudu hau galdu zuen eta planeta askatua izan zen. Honela gizakien eta gunganen arteko aliantza ezarri zen, euren azkeneraino elkar babestea zin egin zutenak.

Hala ere, ez da hau Naboon gertatu zen gudu bakarra. Handik urte batzutara, 18 aBYn, Inperio Galaktikoak jada galaxiaren zati handi bat kontrolatuta zuenean, honek Naboo inbaditu zuen klonen laguntzarekin. Gudua oso bortitza izan zen, baina emaitzik gabea, azkenean Inperioak planeta inbaditu baitzuen, bere kolonien zati bihurtu zena.

Nabooko guduaren barnean beste hiru azpi-gudu gertatu ziren:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]