Mucho Muchacho

Wikipedia, Entziklopedia askea


Mucho Muchacho

Bizitza
JaiotzaEl Prat de Llobregat, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakdisc jockeya, disko-ekoizlea eta raperoa
Izengoitia(k)Mucho Muchacho
Genero artistikoahip hop musika
Musika instrumentuaahotsa

myspace.com…
IMDB: nm1888133 Instagram: creambarbershop MySpace: mucho77 Last fm: Mucho Musicbrainz: b8349fe4-6f78-419f-88cb-1240f191e4d6 Songkick: 185137 Discogs: 125005 Allmusic: mn0000437120 Edit the value on Wikidata

Oliver Gallego Sarmiento, Mucho Muchacho izenez ere ezaguna, El Prat de Llobregaten (Bartzelona) 1976an jaiotako raperoa da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea "7 notas 7 colores" rap taldean hasi zuen, Dive Divossok (musika ekoizlea), Dj Neasek eta Mucho Muchachok konposatu zuten, baina bere Hecho diskoaren ondoren Dj Neasek taldea utzi zuen eta, beraz, Dj Vadim sartu zen, Eddy la Sombrak bigarren abeslari gisa taldearekin bat egiteaz aparte. Taldea bereizi ondoren, eztabaida bat izan zuten beren diskoetxearekin, beraz diskoetxearekin zuen akordioa hautsi eta La Mami internacional zigilua sortzea erabaki zuten, izen bereko diskoa kaleratzeko.

Talde osoarekin Hecho diskoarekin hasi ziren ospea lortzen, Buah! abestiarekin, hain zuzen ere.

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraz, Mucho Muchachok 2003an hasi izan zuen bere bakarkako ibilbidea C.R.E.A.M diskoetxearekin, Chuleria izeneko bere disko bakarra argitaratu zuena, zeinarekin denbora batez musikatik erretiratu zen.

2006 urtean Dj Skinni Banana Cap izen berriarekin agertu zen, oraingoan Dj bakartia izanik, gutxi iraun zuena, 2007an 7 notas 7 colores taldearen itzulera iragarri baitzuen kide berriekin. Itzuleraren ondorengo lehen abestia Tenemos Droga abesti oso eztabaidatu eta polemikoa izan zen.

Gaur egun, taldea ez dago aktibo, eta Mucho Muchacho ere ez; izan ere, 2021eko ekainaren 7an, Bejorekin batera, Guaguagua izeneko azken kantua atera zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 notas 7 colores taldean

  • La Comunidad Del Guisante (Maketa, 1993)
  • Floriver Neas (Maketa, 1994)
  • Con esos ojitos/Puercos (Yo Gano, 1997)
  • Hecho, es simple (La Madre-Superego, 1997)
  • La Medicina (La Madre-Superego, 1998)
  • 77 (La Madre-Superego, 1999)
  • Gorilas y Bananas (La Madre-Superego, 1999)
  • La Mami Internacional (La Madre, 2000)

Bakarka

Cookin Soulekin

  • Cookin Bananas (2013)

KANPO ESTEKAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://urbanroosters.news/