Hip hop musika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hip hop musika
POS17 @Kristsll-282 (35873091951).jpg
Jatorria
Sorrera-urtea1977
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Deskribapena
OinarrituaAfrican-American music (en) Itzuli
Honen parte dahip-hopa

Hip hop musika, batzuetan sinplifikatuz rap musika bezala ere ezaguna, [1] [2] New Yorkeko Bronx auzoko hiri barruko afroamerikarrek eta latinoek [3] garatu zuten musika herrikoi bat da. 1970eko hamarkadatik raparekin batera garatu zen musika erritmiko estilizatua.

Bereizketa: kultura eta musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hip hop kulturaren parte gisa garatu zen musika estiloa izen berarekin, oro har lau elementu estilistiko gakoek definitutako azpikultura bat: MC kantarien rap ahoskatze-kantaera, beatboxing kantaera, DJen turntable eta scratching teknikak, break dancing eta graffiti idazketa[4]. Elementu horietako batzuk ez dira soilik musikalak: MC kantariak, adibidez, alderdi estilistiko kulturalak ere jokatzen ditu bere agerpenetan, eta arte adierazpide osagarriak dira graffittia eta dantza.

Baina musikaren aldetik ere, estereotipoak lotu dezake hip hop-a scratching eta rap-arekin identifikatzeraino, baina hasieratik beste joera batzuk ere barneratu zituen; eta hip hop-aren barruan izandako oihartzunarekin, beste esparru musikal batzuetara zabaldu ere bai eragin musikal hori.

Musika elementu horietan daude; musika elektronikoaren integrazioa hastapenetatik, erritmo-kaxen erabilpena, baxu oinarrien sampling edo berrerabilpena (beste hainbat eduki sampleatzera zabaldua gero), eta lehen uhinetatik aurrera, beste tradizio batzuekin hibridatzeko joera, hasi metal rock gogorretik eta funky eta soul joeretara. [5] [6]

Hastapen musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia gehienek musika estiloaren sorrera Clive Campbell newyorktarrari egozten diote, zeinak Dj Kool Herc izena hartu zuen. Diskoak pintxatzen zituen lagun arteko jaietan, eta ikusi zuen bere aukeretako parte erritmikoetan gazteek dantza gogotsuago egiten zutela, Kung-fu mugimenduak eta James Brownen estilo atletikoa imitatuz. Parte erritmiko horien luzapena behartzeko, disko bera bi platotan jarri, eta batetik bestera salto eginez, break edo apurketak behartuz, parte erritmikoen luzapen erakargarri bat lortu zuen. Estiloaren lehen izenak, break delakoa hortik dator, hala nola bere zaletu dantzariek hartu zuten b-boys epitetoa ere. Saiakera batzuen arraskata ikusirik, momentu hartatik aurrera, Campbell loop-ak erabiltzen hasi zen break hauek etengabe errepikatzeko.

Beste ekarpen nagusi bat ere Campbellena izan zen: Parte erritmikoak aberasteko, bere jamaikar jatorri bereko newyorktarrek egin ohi zituzten rap errezotaldiak gehitu zituen bere saioetara[7].

Afrika Bambaataa 2015. urtean

Inguru afro, latino eta karibetarrean garatu zen estilo musikal hau New Yorken, baina ikusmira musikala zabala zeukaten elementuak izan ziren talde horretan. Afrika Bambaataak Kraftwerken elektronika aurreratu europar ustez hotza, eta Yellow Magic Orchestraren elektro-popa ekarri zituen bere nahasketetara, adibidez, eta Planet Rock bertsioa egin zutenean soinu berri bat zirudien hark (ikus kanpo loturetan).

New Yorken estilo berriak izena eta zabalkundea lortu arren, inguru komertzialetik urrun gertatu zen hau urteetan. Lehen hip-hop zigiluetako bat sortu zuen Tom Silverman ekoizleak 1981an jakin zuen, ia kasualitatez, musika estilo berri bat zegoela hirian: disko denda batean aparteko sekzio bat zegoela jakin zuen, B-Boy room esaten ziotena, non disko oso desberdinak zeuden salgai (The Eagles, The Incredible Bongo Band edo jazzistak, denak nahasi) eta erosle beltz oso gazteak ibiltzen zirela bertan, diskoak binaka erosi (ale beraren bi kopia, break-ak egiteko pintxatzean)[7]. Errebelazio bat izan zen Silvermanentzat, zeinak geroago Tommy Boy Records konpainia sortu zuen.

Lehen aro komertziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rap-a eta hip-hopa ez ziren musika-genero ezagutu gisa agertu 1979 urtera arte, Sugar Hill Gang New-Jersey-ko taldeak “Rappers´ Delight“ abestia argitaratu zuenean. Argitalpen horrek Rap musikaren sarrera gauzatu zuen musika-industrian, eta generoaren arrakasta oraindik gehiago elikatu zuen eta lehenengo rapero belaunaldia sortu[8].

Old School Rap” deitzen zaio 1979 eta 1984 urteen artean rap taldeek egiten zuten musikari. Lehenengo talde multzo honek ez zion hainbeste garrantzia ematen abestietako lirikari, erritmoari baizik, errima sinple eta gogoraerrazen jatorrizko formula errespetatuz.

Urrezko Aroa (1984-1994)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rap-aren Urrezko Aroa ailegatu zen abestien lirikotasunaren eta ekoizpen hobekuntzarekin batera. Lirismo aldaketa honek, generoari oraindik ez zeukan indar poetikoa eman zion, eta azpigenero berrien garapena lortu zuen, lehenago elektronikarekin nahastu zen bezala, beste genero batzuekin zubi eginez. Zubigintza horren adibide bat izan zen AEBetan irrati-zabalkunde globala izan zuen lehen hip-hop hit edo arrakasta, Run DMC taldearen Walk This Way: abesti hau modatik pixkat pasatutako Aerosmith metal taldearena zen, baina sampling eta ekoizpena rockeroekin batera egin zen (eta bideoa ere bai ondoren), eta ez bakarrik izan zen arrakasta Run DMCrentzat: Aerosmithek bigarren aro bat bizi izan zuen, eta rap-rock nahasketak ere legitimatuta geratu ziren[9].

Behin Hip hop kultura eta rap-a Estatu Batuetako nazio mailan zabaldu ondoren, etengabeko berritze-garai honetan, rap-aren historian aurkitu ahal diren artistarik ospetsuenak kokatu ziren[8].

AEBetako Mendebaldeko kostan

AEBetako Ekialdeko kostan

Artista hauek, besteak beste, eta haien DJ-ekin edota ekoizleekin batera, Rap-musika berregin eta berritu zuten. Batez ere hau gertatu zen gangsta rap-aren agerpenagatik, zeinek influentzia moduan funtzionatu zuen AEB osoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Música hip hop» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-14 data duen 146609898 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Trapp, Erin. (2005-07-01). «The Push and Pull of Hip-Hop: A Social Movement Analysis» American Behavioral Scientist 48 (11): 1482. doi:10.1177/0002764205277427..
  2. Leach, Andrew. (2008). «"One Day It'll All Make Sense": Hip-Hop and Rap Resources for Music Librarians» Notes 65 (1): 9–37. doi:10.1353/not.0.0039. ISSN 0027-4380..
  3. Vargas, Andrew S.. (2015-04-02). «NPR Recognizes We've Been Here Since Day 1 in A Latino History of Hip Hop» Remezcla.
  4. Brown, Lauren. (2009-02-18). Hip to the Game – Dance World vs. Music Industry, The Battle for Hip Hop's Legacy. Movmnt Magazine.
  5. «Hip-hop» Merriam-Webster Dictionary (Merriam-Webster, Incorporated).
  6. «Hip-hop» Oxford English Dictionary (Oxford University Press).
  7. a b Stanley, Bob. (2014). «48. Adventures in the Wheels of Steel» Yeah! Yeah! Yeah! : the story of pop music from Bill Haley to Beyoncé. (First American edition. argitaraldia) ISBN 978-0-393-24270-6. PMC 916045746. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  8. a b (Ingelesez) McCoy, Austin. (2017-09-26). «Rap Music» Oxford Research Encyclopedia of American History doi:10.1093/acrefore/9780199329175.013.287. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  9. (Ingelesez) Baker, Matthew Reed. (2019-02-26). «How Run-DMC and Aerosmith Made Music History» Boston Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]