Mugako kanpainia (Irlandako Armada Errepublikarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mugako kanpainia, ingelesez: Border Campaign, kode izenez: Operation Harvest ("Uzta Operazioa"), 1956ko abenduaren 12tik 1962ko otsailaren 26ra Irlandako Armada Errepublikarrak Ipar Irlandan burututako atentatu sailez osatutako kanpainia bat izan zen. Helburua Irlandaren batasuna berrezartzea izan zen.

Atentatu gehienak Irlandako Errepublikaren mugatik hurbil egin ziren, hortik operazioaren izena, "erresistentzia kanpainia" izena ere jasotzen du.

Kanpainiak militarki porrota suposatu zuen, IRAkide asko atxilotu eta preso hartu zituzten. Halere, irlandar errepublikanismoarentzat gainbeheran eta desegertzeko zorian zegoen Irlandako Armada Errepublikarraren txirrinta hurrengo belaunaldira igaro eta etorkizunean jasan zuen berrindartzen lagundu omen zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]